Kulturea  IV. urtea // 147. zenbakia

Luis Baraiazarraren umetako Meñaka


Bizimodua asko aldatu da ordutik. Horregaitik, liburuak sasoi hareek gogoan hartzeko eta gure arbasoen eguneroko nondik-norakoen inguruan sakontzeko balio dau. Lana didaktikoa da, erraz irakurtzeko 326 orriz osatua. Baraiazarraren umetako sasoietan ezin daitekez faltau jolasak. Tartetxu berezia hartzen dabe honako jokoek: pelotaka, kuika, asto-astoka, parratilka, tabaka, tronpoika, intxaur-jokoa... Nagusiek be aisialdirako tartea ataraten eben: ‘sasoi haretan jenteak ez eban asko behar jaiak ondo pasetako’, dino Baraiazarrak.

Bizkaieraz idatzita dago, ‘bizkaiera batuan eta literarioan, euskerea zainduta eta kontu handiz idatzita’, autorearen beraren esanetan.

Bizkaie!

Etxeko giroa, baserriko zereginak, ofizioak, eskolako kontuak, umeen jokoak, jaiak... Horreek eta beste gai asko jorratu ditu Luis Baraiazarra Txertudik ‘Nire umetako Meñaka’ liburuan. Baraiazarra Meñakako Meñakabarrena auzoan jaio zan 1940an; orain, Markinan bizi da, karmeldarren etxean. Euskal Filologian lizentziaduna da eta, 1996tik, euskaltzain urgazlea.

Liburuaren oinarria Meñaka da, 1940tik 1951ra bitartean. Bertako bizimoduaren testigantzea gogora ekarri gura izan dau Baraiazarrak. Horretarako, 36ko gerrearen ostean baserri giroko herritxuan izandako pasarteak kontetan ditu. Baina lana hori baino zabalagoa da, 'Euskal Herriko beste hainbat herritako egoerea be antzekoa zalako'.