Euskal Kultur Erakundeak (EKE) 2006an Iparraldeko 50 kultur-alkarte inguru laguntzea dauka aurreikusita
Bizkaie!
Euskal Kultur Erakundeak (EKE) oraintsu aurkeztu ditu aurtengo ekimenak eta besteak beste, Iparraldean danetara 130 kultur ekintza gauzatzea eta bertoko 50 kultur eta arte-alkarte laguntzea dauka aurreikusita.
Orain gitxi kaleratu da Ipar Euskal Herriko % 75 erdaldunak dirala, beraz euskeraz berba egin leikienean esparrua mugatuta dago inguru horretan baina euskal kulturea zabaltzen saiatuko gara'/i>, gaineratu dau EKEko zuzendaria dan Pantxoa Etchegoinek.
Danetara, EKEk 787.000 euroko aurrekontua dauka Iprraldean euskal ekintzak egiteko eta proiektu nagusi lez 'Batek Mila' erakusketa ibiltaria eta 2006an garatzen joango dan eta 2007ko garagarrilean egingo dan erakusketa bat nabarmentzen dira.
Ganera, 'Bat-Biga-hiru' (500 ikasle ingururi euskerazko esaera eta eta kondairak erakusteko muntaia), animazinoak euskeraz, belaunaldi desbardinetako nagusi eta haurren arteko hartu-emonak sendotzeko ekintzak, Innu eta Georgiano herrixkakaz trukaketa kulturalak egingo dira, beste ekintza askoren artean.
Edozelan be, Euskal erakunde honek 2006an egingo dituan jarduerei buruzko informazino gehiago www.eke.org helbidean.