Angeles Gonzalez-Sinde eta Jordi Sierra I Fibra idazleek irabazi dabez 'Haur eta Gazte Literaturako XIV Edebé Sariak'
'Edebé saria' ezinbesteko erreferentzia da idazleen artean, bai lanen kalidadeagaitik, bai saritutako idazleen ospeagaitik be. Nabarmentzekoak dira Carlos Ruiz Zafón eta Gabriel Janer Manila, baina badira beste idazle garrantzitsu asko: Olga Xirinacs, Juan Kruz Igerabide, Andreu Martín, Elia Barceló, César Mallorquí, Gloria Sánchez edota Fina Casalderrey.
'Edebé' sariaren XIV. edizinoan, danetara 55.000 euro banatuko dira (30.000 euro gazte-literaturan eta 25.000 euro haur-literaturan). 250 original aurkeztu dira, 90 gazte-literaturan eta 160 haur-literaturan, eta horreetatik, 53 katalanez, 180 gaztelaniaz, 7 euskaraz eta 10 galegoz. Hego Amerikatik heldu diran lanen kopuruak nabarmen egin dau gora, batez be, Argentinatik, Uruguaitik, Costa Ricatik eta Mexikotik.
Saria irabazitako obrak Estaduko lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira: gaztelaniaz, katalanez, euskeraz eta galegoz, eta, ONCEgaz egindako hitzarmenari esker, baita braillez be. Eleberriak martitik aurrera izango dira liburu-dendatan.
Bizkaie!
Angeles Gonzalez-Sinde gidoilari eta zinema-zuzendaria (Madril, 1965), 'Rosanda eta xirmi-xarmaren artea' lanagaz eta Jordi Sierra i Fabra (Bartzelona, 1947), 'Zeruko ateetan deika', izan dira 'XIV. Edebé' sarien irabazleak, haur-literaturan eta gazte-literaturan, hurrenez hurren.
Antolatzaileen eretxiz, Gonzalez-Sindek literaturarako atea zabaldu dau EDEBÉ sariagaz. Sierra i Fabrarentzat, barriz, sariak bere ibilaldi luzea eta bikaina berretsi dau.
Angeles Gonzalez-Sindek proposatu dauen abenturea nahaste negargarri bategaz hasten da: amak, prisaren prisaz, erosketa-zerrendea biadu deutse Hiru Erregeei, Rosandaren gutuna bialdu beharrean. Eleberria konbitea da ilusinoaren zirrarea sentiduteko eta mundu magikoagaz barriro fidatzeko. Haurrak eta nagusiak, urtetik urtera, itxaropenez beteten dituan Gabonaldiari buruzko kontakizuna da. Rosanda eta haren ama be irrikaz dagoz urtarrilaren 5eko gauean.
Jordi Sierra i Fabra aurten Andersen sarirako zerrendan egon da (Haur eta Gazte Literaturako Nobel saria). Liburu honetan, narrazinoaren egiturea maisutasunez erabiliz, gaur egun gazteentzat garrantzia dauen gai bat landu dau, bere irakurle ugarien gozagarri: GKEak eta Hirugarren Munduagazko lankidetzea. Bilatzea, ez ulertzea, exotismoa, zeure burua emotea, zeureari uko egitea, mina... hori guzti hori biltzen da Silviaren alkartasunezko abenturan. Silvia gazteak erabagi dau Indiako lekutako herri batera joatea, ospitale txiki bateko lanetan laguntzeko.