Musikea  IV. urtea // 147. zenbakia

Ill Niñoren heavy zaratatsua eta Kike Turmix-i omenaldi-jaia Bergarako Jam Aretoan


Bizkaie!

Bergarako Jam Aretoak zezeilean ekitaldi handi bi antolatuko ditu; batetik, Ill Niño amerikarren heavy kontzertu gogorra zezeilaren 11n, zapatuan izango da eta, bestetik, zezeilaren 25ean, zapatuan 'Kike Forever' izeneko omenaldi jai bat izango da igazko azken aldera hildako Kike Turmix abeslariaren oroimenez.

Areto gipuzkoarreko iturriek jakinarazo dabenez, Ill Niño eta Infinner agertuko dira tabladuan lehenengo kontzertuan eta sarrerak, bai aurretik zein lehiatilan, 23 eurotan jarriko dabez salgai. Kontzertu honetarako ateak arratsaldeko 20:00etan zabalduko dabez.

Heavy zaratatsuaz bustiriko gaua izango da, izan be, Ill Niño gaur egungo musika estilo horretan ospetsuenetarikoak dira; New Jerseykoak dira eta Soulfly, Snapcase, Kittie, Hatebreed eta Fear Factory taldeakaz batera ibilitakoak dira metal jaialdi sonatuenetan.

Bestetik, zezeilaren 25ean 'Kike Forever, Festi Homenaje Kike Turmix' izeneko omenaldia egingo da. Aurretiko salmentan, sarrerak 12 eurotan jarriko dabez salgai eta lehiatilan, barriz 15 eurotan. Ateak gaueko 21:00etan edegiko dabez

Kontzertu honetan talde gonbidatu lez, Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Nuevo Catecismo Catolico, Mermaid, Lobo Electrico, Pleasure Fuckers eta beste talde batzuk joko dabe.

Azkenik, zezeilaren 11rako Ed Guy eta Dragon Force taldeen kontzertua aurreikusita egoan arren, Ill Niño datorrenez, aurreko bi taldeen kontzertua Bilboko Santana 27 aretora aldatu dala ohartarazo dabe Jam Aretotik.

Urtarrilari geratzen jakozan kontzertuei eta zezeilekoei buruzko informazino gehiago Bergarako Jam Aretoko webgunean topau daiteke: www.salajam.com helbidean.