Musikea  IV. urtea // 147. zenbakia

Hots barriak jatorkuz


SEXTY SEXERS

Talde nafarra orain dala bost bat urte sortu zan Beran, Ameba izenagaz. Single bi kaleratu ebezan eta, arrakastea ikusita, maketea argitaratu eben 2004an. Hainbat bildumatan parte hartu ostean, lehenengo disko luzea grabau barri dabe. Zezeilerako entzungai egongo dira punk-rock indartsua hard rockagaz nahastautako kantak.

MUGALDEKOAK

Edu Zelaietaren bigarren poema liburua (Susa, 2004) oinarri legez hartuta, ‘Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak’ ikuskizunagaz idazlea bera eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikari lagunak hainbat emonaldi egin ebezan Euskal Herrian. Oraingoan, Jordi Serra katalanagaz batera, martian ‘Poemak, kantuak eta testu musikatuak’ lana argitaratuko dabe.

Bizkaie!

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea honako nobedadeakaz jatorku:

KEU

Jesus Mari Agirretxea KEU gitarrajolea disko barriaren grabazinoan buru-belarri sartuta dago azken aldian. Aurreko hiru lanak instrumentalak izan baziran be, hurrengo hau rockaren bidetik doa. Bederatzi kantak osotuko dabe.
Aitatzekoa da Agirretxeak kolaborazino bereziak izan dituala: Mikel Arakistain (Etsaiak, Fjord) bajuan eta Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) baterian.

Diskoa zezeilean plazaratuko da, UEK izenburupean.