Sarean  IV. urtea // 147. zenbakia

Sex.com domeinua 9,7 miloe euroan saldu dabe


Historia luzea

Domeinu honen historia oso berezia da, izan be, bost urtean, baimenik barik erabili dabe. Gary Kremerrek 1994an emon eban altan. Bitartean, Stephen Cohen domeinua erabilten hasi zan eta Kremerrek epaitegietara eroan eban. Epaileak Cohen erruduna zala esan eban baina ordurako desagertuta egoan. Kremerrek dirutzea eskaintzen eban Cohen topeteagaitik, baina auzipetua ez zan agertu.
Prozesuak luze jo eban eta Kremerrek VerySign-en kontrako salaketea jarri eban, Cohen jaunari legez kanpo domeinua eskaintzea leporatuta. Ia hamar urteko prozesuaren ostean, Ameriketako Estadu Batuetako Gorenak erabagi eban domeinua Kremerrena zala. Egun, ez dakigu noren esku dagoan.

Bizkaie!

Akzinotan eta esku-dirutan erosi dabe 'Sex.com' domeinua 9,7 miloe euroren trukean. Interneten indar gehien daukan domeinua dala dinoe eta hortik dator erosketearen prezioa. Inoiz domeinu baten trukean pagau dan dirutzarik handiena izan da.

Eroslearen izena ez dabe jakinarazo gura izan baina enpreseak egoitzea Bostonen (Ameriketako Estadu Batuak) daukala zabaldu da. Ohar bidez zabaldu dabe Sex.com domeinuaren jaubea Gary Kremen zala, Grand Media LLC enpresako presidentea eta Match.com webgunearen sortzailea.

Jaube barrien esanetan, euren helburua Sex.com webgunea Internet aisialdi legez ikusten daben nagusientzat jomugea izatea da. Bakotxak uler dagiala ‘aisialdi’ kontu hori gura dauen legez.

Salmenta hau Interneten egin dan transferentziarik karuena izan da. Edo, behintzat, ezagutzen diranen artean, karuena. Lehenago, business.com domeinuaren trukean 6,1 miloe euro pagau ebezan, 1999an, Internet puntu gorenean egoan garaian.