The Bellrays eta Kuraia lako taldeak 'Noise On Tour Rocks 2006' jaialdian Bilbon
Bizkaie!
'Noise On Tour Rocks 2006' rock jaialdi ibiltaria Bilbora helduko da martian. Kontzertuak martiaren 24an eta 25ean izango dira Bolueta auzoko Santana Aretoan eta danetara sei talderen kontzertuak aurreikusi dabez, hiru gau bakotxeko.
Antolatzaileek komunikatu batean jakinarazo dabenez, goi mailako taldeak izango dira Bilbon eta kartela erabagita dago daborduko. Martiaren 24an, barikuan, Bevis Frond (UK), The Bellrays eta The Cynics amerikarren txandea izango da; hurrengo egunean, barriz, martiaren 25ean, zapatuan Federation X, Mother Superior eta Kuraiak joko dabe.
Kontzertuetarako sarreren harian, jaialdi honetarako bonoak 35 eurotan jarriko dabez salgai; egun bakotxeko prezioa, barriz, 22 eurokokoa izango da aurretik erosi ezkero eta 24 eurokoa, barriz, lehiatilan erosita.
Edozelan be, informazino gehiago behar izan ezkero, www.noiseontour.com helbidera jo.