San Antontxutako Taketaldia
Mungiako gazteak idaztera animau behar zirala eta eskualdeko gaztetxuen bertso sortarik onenari sari berezi bat emotea ebatzi eben Taket Bertso Alkarteko arduradunek. Mungiako gaztetxuen maila bardintsua zanez, baten lekuen hiru aitamen berezi egin ziran. Pozik hartu eben euren saria Garazi, Maitane eta Jon Mungiarrek.
Nahiko ezkutuan baina, beste sariren bat be emon ei izan zan… Iturriaga txapel barik etorri eta txapelagaz joan zan saio ostean. Merezidu be ondo merezidu dau gure bizkaitarrak!
Txokoan ederto bazkaldu eta bazkalondoan ez zan bertsorik, kantarik eta dantzarik falta izan. Hurrengo eguna astelehena zanik ez zan igarten… goizeko ordu txikitararte ikusi ei ebazan gautxoriren batek bertsolari eta bertsozale batzuk Mungian errondari.
TAKET Mungiako bertso alkartea
Urtero legez, San Antontxu aurretxuan egin zan Mungian garai horretan tradizino bihurtu dan bertso ekimena. Eguerdiko kanpaiek jo ebenerako plaza inguruan egozan antolatzaileak. Tabladua atondu, saiorako azkeneko ukutuak, bertsolariak agurtu... Unai Iturriaga, Sustrai Kolina, Xabier Paia eta Etxahun Lekue izan ziran kantuan, Arbildu gai jartzailearen gidaritzapean. Nor baino nor egin eben bertsotan eta bete-bete egin zan plazea ondo berotu eben. Saioa amaituta Bernar Mandalunizek hartu eban mikroa eta San Antontxuetako Bertso Paper Lehiaketako sariak banatzeari ekin eutsien. Zortzigarrena izan da aurtengoa, antolatzaileak pozik dagoz, inoiz baino bertso sorta gehiago jaso dira Euskal Herriko herrialde desbardinetatik. Maileak urtean-urtean gora egiten dauela aitatu gura izan dabe Taket Bertso Alkartekoek eta gero eta gatxagoa dala saridunak aukeratzea. Ez dagoz baina behar errazetarako eta irabazleen izenak be emon egin behar dira. Honeek dira saridunak:
Helduen atalean (18 urtetik gorakoak):
- Taketduna: Joseba Santxo, Algorta
- 2. sariduna: Aitor Albistur, Errenteria
- 3. sariduna: Abel Enbeita, Abornikano
Gaztetxuen atalean (18 urtera artekoak):
- Taketduna: Ainhoa Mujika, Beasain
- 2. sariduna: Aritz Garin, Villabona
- 3.sariduna: Karmele Mitxelena Etxebeste, Oiartzun