Euskerea berbagai  IV. urtea // 146. zenbakia

Eusko Jaurlaritzeak euskerazko hiru hiztegiren plugin-ak jarri ditu interneten


Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru euskal hiztegiren plugin-ak jarri ditu deskargetako moduan Interneten, hain zuzen Be 'Elhuyar euskara-espainiera Hiztegia', 'Elhuyar euskara-frantsesa Hiztegia' eta 'UZEIren Sinonimoen Hiztegia' izenekoak.

Hiru hiztegi horreek Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako web helbidean agiri dira, hiztegi elektronikoak, zuzentzaile ortografikoa, euskarazko softwarea (sistema eragileak, kudeaketako softwarea) edota OCR sistemakaz batera.

Euskeratik gaztelaniara, frantsesera eta sinonimoen hiztegi honeen plugin-ak www.euskara.euskadi.net helbide elektronikoan, euskerazko softwarea deskargetea atalean lortu daitekez.