Noizpop disketxeak 'Josetxo Anitua & Atom Rhumba. Live!' diskoa argitaratu dau
Kontzertu historiko haretan jo ziran abestiak bersinoak izan ziran: Doc Pomus-en ‘Lonely Avenue’, Marc Bolan-en ‘Painball Love’, Velvet Underground-en ‘Lady Godiva's Operation’, Caetano Velosoren ‘Maria Beth*nia’, Jonathan Richman & The Modern Lovers-en ‘These Conga Drums’, Them-en ‘I Can Only Give You Everything’ eta Art Ensemble of Chicago-ren ‘Theme de Yo Yo’ abestiak.
‘Disko osoa sonoridade batek zeharkatzen dau hasieratik, Josetxo Anitua beraren kantatzeko moduak Atom Rhumba taldeak berezkoa dauen instrumentazino propioagaz bat egiten dau. Rock bizia, musikea ulertzeko era bat. Benetako rock disko bat, tensiodun abestiak, kolore desbardinak, jarrera eta bihotzez egindako lana. Bakarra. Rock musikea maite dauen edozeinek bere bilduman euki beharreko diskoa’, Noizpopen esanetan.
Ale bat erreserbau gura izan ezkero, info@noizpop.com helbidera idatzi, 656748598 telefonora deitu edo www.noizpop.com webgunea bisitau.
Noizpop disketxe bilbotarrak joan dan maiatzaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian Josetxo Anitua eta Athom Rumbak emondako kontzertua kaleratuko dau, 'Josetxo Anitua & Atom Rhumba. Live!' izenekoa hain zuzen be.
Zigiluko iturrien arabera, ‘kontzertu berezi eta bakar baten testigantzea islaturik azaltzen da’. Gau haretan 'Ruta 66' aldizkariak 20 urte bete ebazan, eta urteurrena ospatzeko Josetxo Anitua (Cancer Moon) kantaria eta Atom Rhumba taldea batera agertu ziran tabladuan eta orain kontzertu hori jasoten dauen diskoa dator. Gau haretan, kontzerturako sarrera guztiak agortu ziran.
Cancer Moon taldea isildu ondoren, azken urte hauetan Josetxo Anituak artista eta konposatzaile askogaz kolaborazinoak egin ditu baina hamar bat urte egon da eszenatoki bat zapaldu barik.
Atom Rhumba taldeagaz beti izan dauen adiskidetasunak eta 'Ruta 66' aldizkariko kolaboratzaile aitzindaria eta lagun dan Fernando Gegundezek bultzatuta kontzertu hau gauzatzeko aukerea azaldu zan. Egun gitxitan eta saio urriak tarteko, diskoan topau daitekezan abestiak preparau ebezan.
Orain, barriz, jentearen eskaereari erantzunez, Noizpop zigiluak kontzertu hori disko berezi batean plazaratu dau, edizino mugatuko kaja batean, izan be, abestiez gan, liburuxka bat be badakar, argazkiakaz eta Josetxo Anituak berak idatzitako testuakaz.