Musikea  IV. urtea // 146. zenbakia

Noizean Behin taldearen lehenengo diskoa laster kalean


Bizkaie!

2005eko Euskadi Gazteako maketa lehiaketan finalisten artean egon ondoren, Noizean Behin taldekoek, prest daukie euren lehenengo lana izango dana argitaratzeko.

Gatikako lau mutil honeen lehenengo diskoa 'Inoiz kontatu ez nizkizunak...' izenburukoa izango da eta 10 abesti metaleroz osotua etorriko jaku, "baga-biga musika ideiak" zigiluaren eskutik.

Pasadan urtean grabau ebezan kantuak Mungiako "LamiƱa" estudioetan, Natxo Liberty-ren gidaritzapean eta, okerrik ezean, datoirren hilean, zezeilean edo diskoa dendatan egongo da salgai.

Hortik aurrera taldea zuzenekoak eskaintzen hasiko da, euren lehenengo lan hau, behar dan moduan jenteari aurkezteko.