Euskerea berbagai  IV. urtea // 146. zenbakia

EAEko 109 euskaltegietara 40.000 euskaldun inguru hurreratu ziran igaz


Bizkaie!

Euskal Autonomia Erkidegoko 109 euskaltegiek igaz gitxi gorabehera 40.000 euskal ikasle inguru jaso ebezan euskera ikasteko edota hizkuntza honetan hobetzen jarraitzeko.

Era berean, 2004-2005 ikasturtean Euskal Herritik eta Nafarroatik kanpo 2.200 ikasle hurreratu ziran euskerea ikastera, bai bakotxak norberaren erritmoan zein klaseetara joanez, gehienak Hegoameriketako euskaltegietan.

Gaur egun, EAEn 109 euskaltegi dagoz, 39 publikoak, 65 pribatu homologatuak eta bost itunduak. Publikoen kasuan, jaubeak udalak dira, pribatu homolagatuen sarea era desbardinetan antolatua ageri dan bitartean, esaterako EAK, Elkarlan, Batuz eta IKA. Azkenik, badagoz baita beste euskaltegi mota batzuk, homologatu libreak, federatubakoak hain zuzen be.