Kulturea  IV. urtea // 144. zenbakia

Irrati eta Telebistearen Nazinoarteko Jardunaldiak Bilbon urtarrilaren 11tik 13ra


Bizkaie!

'Entzun eta Begiraidazu. Irrati eta Telebistearen Eraldaketak Europako Batasunean' izenburupean egingo dira Irrati eta Telebistearen Nazioarteko Jardunaldiak Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, eguaztenetik barikura, urtarrilaren 11tik 13ra, hain zuzen, Euskal Herriko Unibersidadeko Kazetaritza Sailak antolatuta.

Jardunaldi honeek Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea dan Carmen Peñafielek zuzenduko ditu eta antolakuntzan laguntzaile lez Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzea, EITB taldea edota Bilboko Udala agiri dira, besteak beste.

Jardunaldiei EHUko errektorea dan Juan Ignacio Perez Iglesias eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea dan Iñaki Goizelaiak emongo deutse hasierea. Hiru egunetako berbaldi, eztabaida eta mahai-inguruetan 30 aditu inguruk hartuko dabe parte.

Irratiak eta telebistak bai Euskal Herrian zein Europa osoan izandako bilakaerea eztabaidatuko dabe nazinoarteko adituek eta gai lez profesionalen profil barriak, teknologia digitalaren ezarpena edota telebistan izandako bilakaera bereziak nabarmentzen dira.