Elliott Murphy Bilbon barriro
Bizkaie!
Elliot Murphyk, azken hamarkadetako rock izarrak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau datorren zapatuan, urtarrilaren 15ean. Publikoak Murphyren azken laneko 'Soul Surfing' doinuak entzun ahal izango ditu. Taula gainean, Olivier Durand eta Rainy Season aurreko albuma aurkezteko biran beragaz jo eben musikariak izango dira.
Murphyk sarritan adierazo dau lotura berezia sentiduten dauela Bilbogaz, Parisen atzetik hoberen ezagutzen dauen Europako uria da, gainera. Bitxikeria legez, abeslariak askotan parte hartu izan dau Euskalduna Jauregiko Musiketan programaren barruan eta, ganera, Bilbori dedikautako eta urian bertan idatzitako 'Bilbao Bo Diddley' abestia kantetea ohiko bihurtu da.
Artista emonkorra da Murphy, irudimen poetiko handikoa da eta gaiak kontetako aparteko maisutasuna erakusten dau. Datu lez baino ez bada be, 1973tik 25 disko kaleratu ditu.
Gaur egun, Parisen bizi da Elliot Murphy bere emazte Francoisegaz eta bere seme Gaspardegaz.