Sarean  IV. urtea // 145. zenbakia

Buber 2006, euskal webgune onenak saritzeko


Gogoratu 'Interneten euskerearen hedapenean gehien lagundu eban webgunea' atalean 2003ko sariduna Bizkaie! aldizkaria izan zala. Aurten be, kategoria berean lehiatuko gara. Emoiguzu zeure botoa ondoko helbidean: http://buber.interneteuskadi.org/

Bizkaie!

Internet & Euskadi alkarteak euskal webgunerik onenak aukeratzeko Buber Sarien bosgarren edizinoa jarri dau martxan. Zezeilaren 28ra arte, kategoria honeetan emon zeinke zure botoa:

- Blog-ik onena.
- Enpresetako web gunerik onena.
- Erakundeetako web gunerik onena.
- Ataririk onena.
- Web gunerik dibertigarriena.
- Interneten euskerearen hedapenean gehien lagundu dauen webgunea.
- Interneteko multimedia proiekturik onena.
- Euskadin garatutako tresna informatikorik onena.

Buber Sariek oihartzun eta tradizino handia daukie. Ganera, webguneak ezagutarazoteko balio dau, Interneten, prentsan, irratian eta telebistan egiten baitira parte-hartzaileen inguruko aitamenak.

Kategoria barriakaz jatorkuz aurten sari digitalak: blog-ik onena eta webgunerik dibertigarriena, hain zuzen be. Ganera, Euskadin egindako eta Internet bidez igorritako teknologiarik onena eta multimedia proiekturik onena be sarituko dira. Aurreko edizinoetan legez, Buber Sariek herriaren botoa eta 30 epailek hartutako erabagia izango dabez kontuan.