Jan-edanak  IV. urtea // 145. zenbakia

Plantxan erretako foie-grasa hegazti-saltseagaz eta azeagaz


Osogaiak (4 lagunentzat):

- 280,00 gr. foie gras.
- 0,40 kg. azea.
- 0,10 kg. urdai gazitu.
- 0,75 l. hegazti saltsea.
- 20,00 gr. boilur
- Gatz fina.
- Maldon gatza.
- Piper baltza .
- Kipulina.

Zelan egin

Batetik, hegazti-saltsea eukiko dogu preparauta. Bestetik, ebagi azea brunoisean, galdaraztatu eta salteau dado txikitan zatitutako urdaiagaz(foiearen ohea izango da hori). Gero, bota gatza eta piperbaltza foieari, markau zartagin batean eta amaitu egiten beste 5 minututan hegazti-konsomean, irakin barik. Ostean, pasau konsomea eta gehitu boilur-ur apur bat.

Platerera atarateko, jarri foiea aza-ohearen ganean, piperbaltzagaz eta maldon gatzagaz. Bota inguruan boilurra eta ondo txikitutako kipulina. Kontsomea pitxertxu batean atara mahaira.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Urte barria hasita, seguru hainbat jateko sobran geratu jatzuezala. Horregaitik, Gabonetako osogai tipiko horreek aprobetxetako, plater berezi bat preparauko dogu. Foie grasa eta hegazti-saltsea erabiliko doguz eta bide batez, denporaldiko azea be erabilita, goi-mailako plater hau preparauko dogu. Goazen ba.