Bertsotan  IV. urtea // 143. zenbakia

Bertsolaritzea ala zer?


Eta aitatutako baldintza guztiak beteten dauzen bertsolaritzeari, akaso bat-bateko poesia edo ahozko poesia deitu ahal jako. Definizinoaren arabera ez dot pentsetan lar asago egongo ginanik, baina desadostasun batzuk eukiko genduzan erdal inprobisazinoakaz.

Akaso ez. Akaso, beste hainbat tradizinotan jazo izan dan lez, garapena onartzea gatxa izaten da hasikeran. Eta egia da azken boladan bertsogintzearen garapenak gero eta gehiago daukala Abiadura Handiko Trenetik orgatilatik baino.

Izenak bardin dau, izana dagoen artean.

Xabier Paia

Urte barria hasita badago be, ondino atzera begirako gogoetaren bat edo beste egin barik daukagu Euskal Herriko Txapelketa Nagusiari jagokonez. Iñaki Aurrekoetxearen BECalogoak finalaren analisia egiten badeusku be, ziur nago txapelketa osoaren ikuskereak askoz be datu gehiago emongo deutsozala analisi zabalago bati.

Txapelketa Nagusiko azken finalerdian, Donostian, oso gauza kuriosoa pasau jatan. Ondoan gizon zahar bat jesarri jatan, gipuzkoarra. Bertsoaldi bakotxaren akaberan, parte hartutako bertsolarien izenaren ondoan 5, 6 edo 7 bana idazten eban koaderno txiki batean. Bakarkako lana heldu arte nahiko lan erraza begitandu jakon epaileena, baina Igor Elortza uretara harriak botetan hasi zanean, orduan etorri jakon parterik gatxena.

Igorrek doinu barria atara eban eta bertsoak eduki poetiko handiz jantzi ebazan. Ezkerreko aldean neukazan gaztetxoak irribarrez itxi ebazan bitartean, durangarrak ezatsegina sorrarazo eban eskoatara neukan gizon harengan. Bertsoaldia amaitutakoan, gizonak halantxe esan eustan: 'hori ez da, ez bertsoa, ez ezer... horri ezin jako bertsolaritza deitu, horri beste izen bat imini beharko jako.' Bizkaitarren ganeko komentario bat edo beste be gehitu eban, baina ez daukie garrantzirik kontu honen inguruan. Kontua da gizon hari ez jakola bapere gustau Igorren bakarkako bertsoaldia.

Gerora jakin dodanez, gizonari gertatutakoa ez da kasu isolatua. Edadeko bertsozaleek beti esan izan dabe lehengo bertsolariak oraingoak baino hobeak dirala, baina moda barria da oraingo bertsokereari izen barri bat asmatu behar jakola esatea, antza.

Edozelan be, egia da azken urteotako txapelketetan gero eta gehiago ikusten dan fenomenoa dala bertsoaren edukia eta forma parekatzea sorkuntza prozesuan. Lehen, bertsolariak azken puntua pentsau eta beste zeregin handirik barik kantuan hasten zan. Orain, ostera, azken puntuaz ganera, bertsolariak bertsoaren egitura osoa zehazten dau batzuetan. Jakina, horrek aldez aurreko askoz be lan gehiago eskatzen deutso bertsolariari. Eta horregatik pentsau leiteke bertsolariak entrenamenduetan preparautako oinak eta kontzeptuak erabilten dauzela. Bestela esanda, lehenago ohiturea zan azken puntuak izatea karga handiena, esanak dinoan lez, berak eroaten ebalako pozoia eta orain pozoi hori bertsoaren egitura osoan zehar banatzen da. Horrek be bertso bakotxaren bat-batekotasun kantidadea gitxitzen dau.

Hori, ostera, ez da etorri besterik barik, gauetik goizera. Bakarkako gaien tratamenduaren bilakaerea da, hori baino ez. Gaiek gero eta eremu zabalagoa ixten deutsie bertsolariari eta aukerea emoten dabe norberari interesetan '” esaldiaren aurrean, bertsolariak edonondik urten leike. Negarra, ganera, oso termino orokorra da: arrazoi asko dagoz bizitzan negar egiteko, bai tristeak, bai alaiak. Hortaz, negarrari gitxieneko justifikazino bat emoten baldin badeutso, bertsoak edozein gairi buruz egin ahal izango dauz. Akaso inoiz erabilitako baten bati buruz.