Zinea  IV. urtea // 143. zenbakia

Luther


Film honek nazinoarteko antzezle talde interesgarria dauka bere alde eta horren barruan Peter Ustinov, Alfred Molina, Joseph Fiennes eta Bruno Ganz azpimarratu behar dira. Ganera, gaia be erakargarri eta jakingarria da. Edozelan be, Martin Till zuzendariaren film honek ez dauka gaiak berak edo antzezleek eurek daukien beste indar.

Alderdi teknikoei, dekoratuei eta jantziei jagokenez, filma bikaina da, baina kontakizunari emondako ikuspuntua indargea da, azal-azalekoa. Erromako eleizeak estututa, Luther-ek kristinautasunaren erreformearen eta erredentzinoaren artean aukeratu behar izango dau. Guztiok dakigun lez, lehenengo aukerearen alde egin eban, eta film honetan argitu gura izan dabe zeintzuk izan ziran Luther-ek bizi izan ebazan testuingurua, duda espiritualak eta prozesu mentalak.

Guztiagaz be, pelikulea kirrin-karran dabil, seguru antzean sakontasunik ez daukalako eta azal-azalekoa dalako. Ganera, gidoiak ez deutso ezertan be laguntzen eta ondorioz personaiak igartuta agertzen jakuz. Fiennes ezagunak Luther neurotiko eta jasanezina antzeztu dau. Bilbea nahas-mahas bitxia baino ez da, gauza hutsala. Azken epilogoak Luther-en handitasuna eta balioa azaltzen deusku; itaun bat baino ez da egin behar: zergaitik ez dabe horren barri emoten filmean bertan?

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Eric Till.
- Herrialdea: Alemania.
- Iraupena: 121 minutu.
- Antzezleak: Joseph Fiennes (Lutero), Claire Cox (Katie), Peter Ustinov (Federiko erregea), Benjamin Sadler (George Spalatin), Bruno Ganz (Johann von Staupitz), Jochen Horst (Carlstadt), Jonathan Firth (Girolamo Aleander), Alfred Molina (Johann Tetzel), Uwe Ochsenknecht (Leon X.a), Mathieu Carrière (Cajetan kardinala), Torben Liebrecht (Karlos V.a).
- Gidoia: Camille Thomasson eta Bart Gavigan.
- Argazkia: Robert Fraisse.
- Muntaia: Clive Barrett.