'Esteban Urkiaga Lauaxeta, 1905-1937' liburu barriak olerkari bizkaitarraren eta bere garaiaren irudia dakar
Bizkaie!
Laukiz udalerri bizkaitarrean jaio, Mungian bizi eta garatu, eta Bilbon pasa dan mendeko 20 eta abat merkataratu dau EHUk, 'Esteban Urkiaga Lauaxeta, 1905-1937' hai zuzen be. Liburua Euskal Herriko Unibertsitateak VI. Arte eta Kulturako Topaketen barruan Mungian antolatutako eta Jon Kortazar EHUko katedradunak zuzendutako Lauaxetari buruzko uda ikastaroaren emoitzea da.
Euskal Herriko Unibertsitateak azaldu dauenez, 'Lauaxetaren inguruan egin dan ikerkuntza lanik aurreratuena dala esan daiteke, bere garaiko giroa eta idazlearen beraren figurea aztertzen baititu zenbait ikuspuntutatik. Hain zuzen, orain arte egindako ikerketen panoramea erakusten dau eta Lauaxetaren literaturea ulertzeko bide barriak zabaltzen ditu'.
'Esteban Urkiaga Lauaxeta, 1905-1937' liburuaren edukia sail desbardinetan banatuta dator. Batetik, Jon Kortazarren berbaldiak Lauaxetaren poesia aztertzen dau. Bestetik, Mungiako Institutuko Miren Billelabeitia eta bere ikasleek argitasun handiz aztertzen dabe Esteban Urkiagaren kazetagintzea, hau da, Lauaxetak 'Euzkadi' aldizkarian, 1931-1936 urteen bitartean egindako kazetari lana.
Ondoren, Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak Lauaxetari egindako gutuna irakur daiteke, eta bertan Lauaxetak ondorengo literaturan izan dauen eragina agertzen dau. Jarraian Josu Penades irakasle eta Lauaxetari buruzko tesi baten egileak idazlearen pentsamoldea aztertzen dau, Unamunoren eta Lauaxetaren arteko antzekotasunetan sakonduz.
Lourdes Otaegi irakasle eta Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordeko idazkariak, ostera, itsasoaren gaia hartzen dau bere lanaren ardatz, itsasoa Lizardirengan, itsasoa Lauaxetarengan, hain zuzen.
Bestetik, EHUko irakasle Paulo Iztuetaren berbaldian Lauaxeta poeta eta idazlea euskal egoera sozio-politiko-kulturalean kokatzea da helburua. Azkenik, Estadu Batuetako Vanderbilt Unibersidadeko irakasle Andres Zamoraren berbaldia dator: Lauaxetak zinema munduan izan dauen zerikusia azaltzen dau, 'A los cuatro vientos (Lauaxeta)' pelikulea komentatuz.
'Esteban Urkiaga Lauaxeta, 1905-1937' liburua Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bidez kaleratu da, Erroteta argitaletxean.