Euskaldunok munduan  IV. urtea // 143. zenbakia

Diasporako bi lagunek Eusko Ikaskuntzan ikasteko bekea lortu dabe


Iratxe Ormatza

Veronica Domingo Ormaetxea argentinarra eta Ricardo Marrero Guerrero puertoricoarra izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteroko bekak jaso dabezanak. Biak Zuzenbidean lizentziatuak dira eta abogadutzan jarduten dabe. Bekearen bitartez, Asmoz fundazinoak antolatutako 'Europar Batasuneko Konstituzino Zuzenbideko Goi Ikastaroa' egin ahal izango dabe. Ikastaroa Sarearen bidez egiten da.

Ricardo Marrero Puerto Ricoko Euskal Etxeko kide eta idazkaria da, eta Puerto Ricoko Unibersidadeko euskera irakaslea. Veronica Domingok be euskerea irakasten dau 15 urte ebazanetik Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean, eta 1999tik ikasleakaz batera Euskerearen Astea antolatzen dau. Aurretik Interneten bidez euskal instituzionakaz eta euskal etxeetako euskerearen irakaskuntzeagaz lotutako makinatxu bat ikastaro egin dauz. Veronica Domingoren berbetan, Euskal Herriko ikastaroetan parte hartzea garrantzitsua eta onuragarria da: 'Holako ekimenak oso inportanteak dira kanpoko euskal komunidadeetarako, norberak aprobetxau leikenaz gan, euskal etxeetan izaten dan irudi folklorikoa aldatzeko, modu zuzena eta praktikoa da'.