EGOren Gabonetako birea: urtarrilaren 2tik 6ra
Bizkaie!
Europan eta munduan musikari gazteakaz sarritan beharrean ibilitako Joaquin Harder zuzendari alemaniarraren zuzendaritzapean, Zoltan Kodalyren Marosszeken dantzak, Aron Coplanden Klarineterako kontzertua eta Beethovenen Pastoral (6. sinfonia) eskainiko ditu EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gabonetako birearen barruan, 2006ko urtarrilaren 2tik 6ra bitartean.
Coplanden Klarineterako kontzertua aurtengo biran bakarlari lez joteko aukeratutako musikariak emongo dau, Alvaro Iborra klarinete jotzaileak, hain zuzen be. Hogeita hamar klarinete jotzaileen artean, Iborra jn.a izan da aukeratua.
Juan Jose Ocon zuzendaria dabil Euskal Herriko Gazte Orkestrea osotzen daben 80 musikarien saioak zuzentzen eta Gabonetako birea koorodinetan eta prest dagoz zuzeneko emonaldiakaz hasteko.
Lehenengo kontzertua Gasteizeko Principal antzokian izango da urtarrilaren 2an; urtarrilaren 3an, barriz, Sestaon; urtarrilaren 4an, Idiazabaleko Kiroldegian; urtarrilaren 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian eta, azkena, urtarrilaren 6ko kontzertua Donostiako Kursaal Jauregian izango da.