Richard Serraren Pentagonoa Arte Eder museoaren kanpoaldean
Orain gitxi, Bilboko Arte Eder Museoaren Fundazinoko Patronatuak onartu egin dau bilduma partikular batek gordailuan itxitako Richard Serra (San Frantzisko, 1939) eskultorearen lan garrantzitsu bat. Altzairuzko lan honek 'Five Plates Counter Clockwise Pentagon' (Pentagonoa, erlojuaren orratzen aurkako norabidean) izenburua dauka eta 1987koa da. Eskulturea epe luzerako gordailu lez sartu da Museoaren bilduman, eta Museoaren sarrera nagusian instalau da, Eduardo Chillidaren 'Topagunea IV' (1973-74) eskulturea dagoan lekuan.
Richard Serraren eskultura partidea dago Bilboko Guggenheim Museoan baina daborduko, kalean, Guggenheimetik hur, Arte Eder Museoaren kanpoaldean ikusgai dago Serra jn.aren obra ikusgarri bat. Dohaintzea egin deutso Bilboko Museoari izena emon gura izan ez dauen talde batek eta, esandako moduan, Pentagonoa, erlojuaren orratzen kontrako norabidean altzairuzko eskulturea ikusgai dago. Gitxienez bost urtetan izango da Arte Eder museoaren atarian, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza eta Anthony Caroren eskulturen ondoan.
Richard Serrak (San Frantzisko, 1939) 1987an egin eban Pentagonoa, erlojuaren orratzen aurkako norabidean eskulturea; altzairuzko bost xaflez osotutakoa da eta zortzi tona inguruko pisua dauka. Ikuslearengan eragiten dauen mobimentu sentsazinoaren arabera sortu eban Serrak Bilboko museoan ikusgai dagoan obrea. Xaflak ez dagoz artez, apur bat okertuta baino eta horren eraginez, eskultureak berezko 'mobimentua' dauka.