Kulturea  IV. urtea // 143. zenbakia

David Guillamon eta David Hoyosek 'Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara' liburua argitaratu dabe


David Hoyos Ekonomian lizentziatua (EHU) da eta Garapenerako ekonomiako masterduna (Manchesterko unibersidadea). David Guillamon be Ekonomian lizentziatua (EHU) da eta lurralde antolamendu eta kudeaketan aditua (EHU). Biek lau urte daroez Ingurumen-Ekonomiako unidadean lanean, batez be Euskal Herriko garraioaren, ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren arteko hartu-emonak aztertzen.

Ingurumen-Ekonomiako unidadea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde-Antolamendu sailaren eta Euskal Herriko Unibersdadeko Ekonomia Publikorako Institutuaren arteko ekimena da eta bere helburu nagusia jarduera ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko hartu-emonak ikertzea da.

'Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara' liburua www.mrafundazioa.org web-gunean dago danon eskuragarri pdf formatuan.

Bizkaie!

Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak David Guillamon eta David Hoyosen 'Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara liburua argitaratu dau; oro har, garapen jasangarriaren munduan, eguneroko garraioaren lekua eta eragina aztertu dabe..

Europako klima azken 5.000 urteetako aldakuntzarik handiena jasaten dago Europako Ingurumen Agentziak egunotan ezagutarazo dauen txosten baten arabera, eta garraioa da negutegi efektua eraginez gas gehien zabaltzen dituana. Horregaitik, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratu dauen David Guillamon eta David Hoyosen 'Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara' lana momentu ezin egokiagoan dator.

Guillamon eta Hoyosen arabera, XX. Mendean 'hazkunde ekonomikoa izan da gure gizartearen garapenerako motorrik handiena. Halan da be, gizartearen ongizatean eragin zenbait ikuspegitatik positiboak izan badira be, beste batzutan, ingurumenean kasu, arduratzekoak dira'.

Bi egileentzat, 'garapen jasangarria paradigma barri bat dogu, eta bere helburua guztion bizi-kalidadea hobetzea da, orain eta etorkizunean; beraz, gure bizimoduari buruz eta beronek inguru naturalean dauen eraginaz hausnartzera bultzatzen gaitu'.

Mugikortasun jasangarriaren helburua 'garapen iraunkorrak eskatzen dituan baldintzakazko egokiagoa dan garraio-eredu bat da. Ingurumenak jasaten dituan arazo gero eta handiagoek berehala eskatzen dabez konponbideak eta instituzinoek ezin dabe luzamendutan ibili', dio komunikatuak.

Horregaitik, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratu dauen lanak ez ditu erispide teorikoak bakarrik emon gura, izan be, helburutzat 'mugikortasun jasangarrirako bideari ekitea' hartu dau, baita egitasmoa gauzatzeko behar ainako zehaztasun emotea be.