Musikea  IV. urtea // 143. zenbakia

Idi Bihotz bilbotarren bosgarrena, 'Odola sutan'


Idi Bihotz taldearen diskografia:

- Herriaren taupada (1997).
- Arimaerratu (1999).
- Negarraren amorrua (2000).
- Amaigabe berria (2002)
- Odola sutan (2005).

Bizkaie!

Flying Freak talde-proiektu arrakastatsua albo batera itxita, Idi Bihotz Bilboko heavy taldeak disko barria argitaratu dau. Durangoko Azokarako ataratea zan taldekideen asmoa baina azkenean, abenduaren 14an jarri eben salgai eta daborduko zuzenekoakaz hasteko gogoz dagoz. 'Odola sutan' diskoa aurkezteko Idi Bihotz taldeak bira txikia antolatu dau eta oraingoz Bilbon, Santurtzin, Valentzian, Castellonen, Madrilen, Donostian eta Ibarran izango dira kontzertuak; urtarrilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian; zezeilaren 11n, Santurtzin; Valentzian 17an; Castellonen 18an; Madrieln 19an; Donostian 25ean eta martiaren 25ean Ibarrako Gaztetxean.

Idi Bihotz taldearen 'Odola sutan' bosgarren diskoak indarrari emon deutso garrantzia, baina euren betiko melodien txukuntasunari eutsiz. Abiadurea galdu barik, teklak ezabatu egin dabez baina soinu hori ordezkatzeko beste gitarrajotzaile bat sartu da taldean: Pekkory.

2002an, 'Amaigabe berria' diskoa plazaratu ebenetik Idi Bihotzeko kideak Flying Freak proiektuagaz ibili dira buru-belarri, diskoa atara eta hainbat kontzertu eskaintzen eta, jakina, bilbotarren zaleek luzaro itxaron behar izan dabe 'Odola sutan' diskoa barria dendatan ikusteko. Orain, ganera, Idi Bihotz taldea zuzenean ikusteko aukerea egongo da.