Bertsotan  II. urtea // 19. zenbakia - 2003ko zezeilaren 1a

Mahatserriko Santa Eskea


Begoñeko Santa Ageda

Bedeinketua izan deitela
etxe honetako jentie
pobre ta umilde gabizenantzat
badeizu borondatie

Etxeko jaunak esango dosku
kanteko badu edo ez
etxeko jauna isilik dau ta
kantau gaztiek aurrera

Oles da oles atean
nor dabil denpora honetan
gazte soroak alkar hartute
Santa Ageda kantetan.

Santa Ageda, Ageda
ez da hillien hillien
urtien behin de berie bere
zezaille bosgarrenien

Bestetik, egunerako beren beregi jarritako koplak kantetan dira, urtez-urte aldaketa txikiak eginda. Baserrietara Santa Ageda bezperan baino aurreko astegoienean joatea erabagi eben mahatsorriek. Aurten be zezeilaren 2an urtengo dabe, Kandelario egunez. Lehenengo kopla leloa da, herri askotan ezaguna dana:

Santa Ageda, Ageda
geure martiri maitea
etxe honeri emon eiozu
zoriona ta bakea

Badator Agate Deuna
bezperetan da eguna
Euskal Herrian oles egiten
ospatu gura doguna

Kandelario lario
neguari badagio
laster topauko deutsagu baina
hotzari erremedio

Ez badekozue klaru
Mahatserrikoak gara gu
kopla trukean bazkalduteko
asmo sanoa dakargu

Batzen dogu jeneroa
ukatu barik euroa
eta eskertzen jakingo dogu
zuen harrera beroa

Hor dagoenez katea
ez ahaztu lagun maitea
Euskal Presoak Euskal Herrira
eguneroko eskea

Azkenik, bapateko koplak kantetan jakez baserriko bizilagunei eta baserritarrak 'koplatu' egiten ditue. Santutxuko bertsolari gazteak gustora ibilten dira eta ganerako lagunek kopletarako leloagaz ederto laguntzen dabe, trikitixearen soinua ahaztu barik. Azkenean, eske koplakaz batutakoa eskertuko dabe, eta batzen ez dabenean, gaur arte ez da suertau, madarikazinoa botako dabe, leloaren azken punturako aukera biak aurrikusten diralako:

Oles ta oles kantari gatoz
Mahatserritik Mahatserrira
hemen zeozer emongo dabe
lagun jatorrak badira

eskerrik asko, zuelakoak
lagun jatorrenak dira

hemen ez dabe askorik emon
eta akordauko dira.

Iñaki Aurrekoetxea

Ohitura zaharra da Euskal Herrian Agate Deunaren bezperan kantetearena. Herri askotan, oraindino be baserriz baserri eske koplak kantetan dira eta herri handiago eta uriburuetan abesbatzak dira txokorik txoko Santa Ageda koplak zabaltzen dituenak. Guk Bilboko Mahatserriko santaeske koplak ekarri doguz txoko honetara.

Begoña auzoa herria zaneko lurrek osotzen dabe Mahatserria (Begoña, Santutxu, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Bolueta) eta bertoko txakolinagaitik zan ezaguna. Oraindino badira baserriak inguru honetan, Arbolantxa bidean hain zuzen be, eta bertora doaz azken urteetan mahatserriko kaletarrak koplak kantetan.

Aurreko mendeko 40. hamarkadan, Mahatserrian abesbatz erraldoiak ibili ziraneko dokumentazinoa bada. Santa Marina eta Briñasko hospitaletara be joaten ziran. 2000. urtean, Asapala Kultur Elkarteak eta Santutxuko Bertso-Eskolak ohiturea berreskuratzea pentsau eben, eta urte haretan tabernaz taberna egin baeben be, 2001ean baserrietara jo eben, Begoñako euskerearen azken altxorretara, eta aurtengoa hirugarren aldia izango da bertoko baserrietan santaeske koplak kantetan dituena. Asapalako lagunakaz bat, Gaztainondo eta Santutxuko bertso-eskoletako kideak ibilten dira kantuan. Baserritar erropetan aratuste sasoiko txano eta koloreak janzten ditue, Berriatuako santaesketik hartutako ohitureari eutsiz.

Hiru zatitan kantetan ditue koplak eta lehenengo biak aurrez jarritakoak dira. Batetik, sasoi batean kantetan ziranetatik batutakoak dagoz, 'Begoñeko Santa Ageda' izenez ezagutzen diranak: