Fermin Muguruza zuzenean barriro datozen egunetan
Abenduaren 28an, Tolosako Bonberenean izango dira, etxe okupatuaren 6. urtemugako ospakizunen barruan. Egun bat geroago, 29an, Bilboko Kafe Antzokian izango da emonaldia, hau be Bilboko kulturgunearen 10. urteurreneko ekitaldien barruan. Azkenik, 30ean Agoitzen joko dau Basque Fire Departmentek, Arkupe aretoan hain zuzen be.
Bizkaie!
Musikatik aparte egoala pentsau arren, Basque Fire Department proiektuko kide lez, Fermin Muguruzak hiru kontzertu eskainiko ditu datorren astean Tolosan, Bilbon eta Agoitzen. Muguruzagaz batera, Jon Elizalde tronboi jotzailea, Xabier Solano trikitilaria, DJ DZ eta Sorkun ibiliko dira zuzenean. Informazino lar zabaldu ez bada be, bersinoak eta sorpresak izango dira protagonista emonaldiotan.
Kontzertuak bi zatitan banatuko ditu Basque Fire Department proiektuak. Lehenengo atala akustikoa izango da, eta bigarrena, barriz, sound system formatukoa eta musika elektronikora zuzendua.