Sarean  IV. urtea // 142. zenbakia

bermeo.2005hiritarrok.net


Bizkaie!

Bermeok daborduko badauka web-plataformea: http://.bermeo.2005hiritarrok.net.

‘Agora’ grekoa internetera eroateko helburuagaz, udalak herritarren partaidetzea bultzatuko dauen proiektua jarri dau martxan. Helburua udalerri hobea lortzeko proposamenak jasoteko eta adierazoteko lekua eukitea da, birtuala baino ez bada be.

Modu horretan, uritar danek argitaratu ahal izango dabez webgunean euren beharrak, kexak edo, azken batean, esan beharreko kontu danak. Ostean, ganerako biztanleek egokitzat joten dabezan proposamenen alde egin ahal izango dabe eta garrantzi gitxi daukien proposamenak baztertu leikiez. Herritarren babes gehien jasoten daben bidezko proposamenak Udal Osoko Bilkuretara eroateko berbea emon dau herriko alkate Juan Karlos Goikoetxeak.