Antxina-barri  IV. urtea // 142. zenbakia

Kontziertuan?

Hitzarmen edo Kontziertu Ekonomikoa historian zehar


Azken pausuak

Hurrengo barriztapena 1925ean hasi ziran eztabaidatzen Primo de Rivera zala Espainiako agintari edo diktadorea. Hurrengo urtean adostu eta hurrengo 25 urteetarako iraupen epea aurreikusten eutsien agintariek. Barriztapen hau urtebete aurreratu zan orduan ‘Banco del Credito de la Unión Minera’ banketxeak izandako porrotagaitik. Horretan be interes berezia euken Aldundiek, porrotagaz zerikusia eukelako, batez be, Bizkaikoak. Beraz, Madrileko Gobernuagaz izandako eztabaidak ez ziran errazak izan, ezin bestekoa izan zalarik Horacio Etxebarrieta industria gizonak egindako bitartekaritza lana.

Kontzertuaren amaierea, barriz, 1936ko gerrak ekarri eban. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Frankotarren eskuetan ziralarik, azkenengo bietan, eta lurralde honeek gerran izandako jarrereagaitik Francok bertan behera geratzea agindu ebanean. Azken buruan, gorago esandako moduan, 1980ko abenduaren 30ean berrezarri zan barriro Kontzertu Ekonomikoa.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Gabon zahar egunaren bezperan beteko da gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoan Kontzertu Ekonomikoaren hogetabosgarren urteurrena. Hori dala ta ugariak izan dira eta izango dira ospakizunak. Guk hurrengo lerroetan eta labur baino ez bada be, Kontzertu Ekonomikoak izandako historiaren barri emongo dogu.

Kontzertuaren sorrerea

1876ko garagarrilaren 21ean Espainiako gobernuak emondako legea da abiapuntua. Lege honen ondorioz bertan behera geratu ziran gure Herrialdeko hiru lurraldeotako indarrean egozan Foru edo Legeen azkeneko aztarnak. Soldadutzea edo beste hainbat eskuduntza edo konpetentziakaz batera bertan behera geratu zan baita herri honek eukan zergak ezarri eta batzeko eskubidea be. 1876tik aurrera eskuduntza hau be Madrileko gobernuaren esku geratu zan. Orduan Madriletik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiak izentau ziran eta honeek batu eta Madrileko gobernuagaz adosten hasi ziran egoera barri horri aurre egiteko modua. Kontuak kontu, araudi ekonomikoak hitzarmen baten bitartez arautu ziran: Kontzertu Ekonomikoa.

Lehenengo eztabaidak

Hasierako tirabiren ostean, lehenengo Kontzertu edo Hitzarmena 1878an adostu zan. Berez momenturako sortutako legea baino ez zan, gero egoerea lasaitu eta behar zan moduan aztertu eta erabagi beharko zalarik etorkizunerako legea. Baina behin-behinekoa zana, azkenean etorkizunerako eredu bihurtu zan eta haren atzetik etorritako legeek ez eben lehenengoa aldatu eta egokitu baino ez zan egin. Beraz, hurrengo urteetan 1878an emondako legearen osogarri izango ziran legeak ezarri ziran.

Baina 1880ko urriaren 9an, Kontzertua bertan behera botaten eban legea onartu eban Espainiako Gobernuak. Honek erantzun handia sortu eban, batez be Bizkaian, Aldundi honek Araba eta Gipuzkoak holan onartuta, hiruren ordezkaritzea hartu ebalarik Hitzarmen edo Kontzertuaren defentsan. Tarteko hartu-emon eta eztabaiden ondorioz, 1882ko urriaren 29an onarturiko legea berbatu eben, oro har, egoerea 1878ko legera bueletan ebana.

Alfonso XII.ena hil eta Madrileko gobernuko agintari barriek indarrean egoan Hitzarmenaren urtebeteko luzapena ezarri eben. Holan ba Kontzertuaren lehenengo ikuskapena 1887an adostu zan. Hurrengo urteean baina Madrilgo gobernutik adostutako lege horri ahalik eta indar eta pisurik gehien kentzen ahalegindu ziran. Alderantziz, hiru diputazinoek legea era zabalean hartuta eskuduntzetan handitzeko lanean jardun eben.

1894an barriro be Kontzertua barriztatzeko aukerea etorri zan. Madriletik zehaztutako gauza bakarra zan euskal lurraldeek gehiago pagau behar eutsela Espainiako Gobernuari. Eta zergen igoera honek hasarrea eragin eban lurralde honeetan.

Hitzarmenaren hirugarren barrikuntzea 1906an izan zan, aurretik urtebete luzatu zalarik ordura arte indarrean egoan 1894an adostutako Kontzertuaren baliogarritasuna. 1906an, hiru Aldundiak batu eta Madrileko gonernuko ministroagaz adostutako hitzarmenaren aurreko artikuluetan, eskuduntza ugari ezarri ziran Aldundien esku. Gero hainbat ahalegin izan ziran Madriletik Hitzarmenaren balioa murriztu guran, zein Aldundien aldetik balioa handitu guran. Betiko kontua.