Egaña laugarrenez txapeldun
Iturriaga txapeldunorde
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaren sailkapena:
1. Andoni Egaña 1.796,5 puntu
2. Unai Iturriaga 1.746
3. Maialen Lujanbio 1.206,5
4. Amets Arzallus 1.206,5
5. Igor Elortza 1.174
6. Sustrai Colina 1.171, 5
7. Aitor Mendiluze 1.156
8. Jon Maia 1.156
Bizkaie!
Bilbao Exhibition Centre erakustazokako Bizkaia Arena pabilioiko 13.000 bertsozaleak zutunik jarri ziran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketearen irabazlearen izena entzukeran: Andoni Egaña.
Txapela askok merezidu eben baina aurreko hiru edizinoetan irabazitakoak jantzi eban. Zarautzeko bertsolaria fin ibili zan eta finalen historian txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da orain.
Buruz burukoa Egañak eta Unai Iturriagak egin eben. Bakarkako laneko gaia 'aulkia' izan zan eta ostean gaueko eskolatan irakasle dabilenaren ikuspuntutik bota ebezan bertsoak bertsolari gipuzkoarrak eta bizkaitarrak. Iturriaga lehenengoz izan zan txapelketa nagusiko buruz burukoan, aurreko hiru edizinoetan taula ganean egon arren.
Andoni Egañak 1993an lortu eban lehenengoz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela janztea. Orduz geroztik, lau urterik behin jantzi dau. Oraingoa, amari eta taula ganean egozan zortzi bertsolarien amei eskaini deutse.