Musikea  IV. urtea // 141. zenbakia

Musica Ex Machina, laugarrenez Bilbon


Abenduak 16. Bilborock. 21:00etan

AMSIA / THE COMPANY LTD. /FE-MAIL

Dj Amsia: zehaztasun zorrotzeko frankotiratzailea da. Bere ‘musika kutxa’ arma legez hartuta, intuizinoan oinarritutako grabazinoak, sekuentziadoreak, giradiskoak eta estilo berezia erabilten dau. Minimalismoaren eta abstrakzinoaren bidezidorretan sartzen da bildurrik barik.

The Company Limited: Ben Wallers musikari eta idazle ingelesaren egitasmo elektroniko experimentala da. Mr. Wallers ‘The Rebel’ taldeko erdia da eta ‘Country Teasers’ talde eskoziarraren burua gitarra eta ahotsa.

Fe-Mail: neska norvegiar bi dira eta hamar urte baino gehiago daroe musika experimentalaren munduan. Euren musikea inprobisazinoan oinarritzen da.

Abenduak 17. Bilborock. 21:00etan

LOOSERS / MOUTHUS / DAVID THOMAS & TWO PALE BOYS

Loosers: Lisboako hirukotea. Rock xamanikoaren eta musika industrialaren artean dagoz eta jaso dituen eraginen artean ‘Coil’ eta ‘The Chud Convention’ aitatu daitekez.

Mouthus: Brooklyn-en (New York) sortu zan taldea. Lehenengo diskoa 2003ko udagoienean atara eben. Perkusio elektronikoak, gitarra zoroak eta entenbako soinu bilakaera darabile.

David Thomas: Pere Ubu da taldeko burua. Hirukote bategaz musika elektronikoa era organiko batean jorratzen dau. Soinu analogiko eta digitala batzen ditu.

Abenduak 30. Bilborock. 21:00etan

TRUNA / ANNABELLE BONNERY & JAVIER NUÑEZ GASCO

Truna: Jostailu asmatzaile valentziarra, autodidaktea. Bost urtegaz hasi zan musikea ikasten. Hainbat taldetan hartu dau parte: ‘Carmina Burana’, ‘Fitzcarraldo’, ‘El Colegio de Patafísica de Valencia’ eta ‘King Kong’ (Belgika). 1995etik aurrera luthier-elektroniko moduan lan egiten du, hau da, musika-tresna elektronikoak konpontzen.

‘Neska dantzari batentzako protesia’ izeneko lanean Javier Núñez Gascok eta Annabelle Bónnery jantzari frantziarrak jantzea eta musikea buztartzen ditue.

Gotzon Uribe

Musica Ex Machina (MEM) jaialdia musika, artea, dantza, zinea eta bestelako abangoardiako adierazpenak eskaini eta lantzen dituan jaialdia da. Mundu komertzialetik kanpoko artista eta talde ugari hurreratu dira daborduko Bilbora baina oraindino abenduaren 30a geratzen da jaialdiaz gozetako.

MEM jaialdiaren helburu nagusia nazinoartea bertokotasunagaz buztartzea da, jaialdian parte hartzen daben artista eta taldeen arteko hartu-emonak sortzeko; munduko hainbat lekutan egiten diran proposamenak Bilbora hurreratu eta, aldi berean, eremu ezin hobean bertoko produzino interesgarrienak agertarazo eta taularatzen ditu.

Musikeaz gan, berbaldi eta mahainguru ugari egingo dira. Horreen barri www.musicaexmachina.com webgunean topauko dozue.

Bestetik, hona hemen zuzeneko kontzertuen egitaraua. Oraingoan Bilborockeko egitaraua aukeratu dogu baina beste hainbat lekutan be izango dira kontzertuak.