Zinea  IV. urtea // 141. zenbakia

'Kimuak 2005' ekimeneko film bi Rotterdamen


Bizkaie!

Kimuak 2005 ekimeneko bi film laburrek Clermont-Ferrand-eko zinema jaialdian parte hartuko dabe 2006ko urtarrilaren 27tik zezeilaren 4ra arte. Kimuak 2005 Eusko Jaurlaritzeak laburmetraiak egiteko emoten dituan diru-laguntzinoak kudeatzen dituan ekimena da.

Kimuak 2005eko arduradunek jakinarazo dabenez, estadu mailan ordezkari bakarrak izango dira Nacho Vigalondo-k zuzendu eta Basque Films-ek produzidutakoi 'Choque' eta Borja Cobeagak zuzendu eta Altube Filmeak produzidutako 'Eramos Pocos' filmak.

Vigalondo bigarren aldiz izango da Clermont-Ferrand-en, igaz '7:35 de la maƱana' film laburragaz Gazteriaren Saria lortu ondoren.

Bestetik, Europa mailan prestigio handia dauen Rotterdam-go Nazinoarteko Zinemaldian urtarrilaren 25etik zezeilaren 5era izango da Kimuak 2005eko beste lan bat, Luiso Berdejo donostiarrak eta Jorge C. Dorado madrildarrak zuzendu eta Koldo Zuazuak (Common Films) produzidutako 'La Guerra'.

Atlantikoaren beste aldean be Kimuak ekimeneko beste labur batek parte hartuko dau, non eta Victoriano Zinema Independienteko jaialdian, Kanadan hain zuzen be. Orain arte, Kimuak-eko film laburrak 40 zinemaldi baino gehiagotan erakutsiak izan dira, estadu nahiz nazinoarte mailan eta 50 sari eta aitamen irabazi dabez.