Paramount-ek 1.350 miloe eurotan erosi dau Spielberg-en DreamWorks
Bizkaie!
Paramount Pictures produkzino-etxeak DreamWorks estudio independenteak erosi ditu 1.600 miloe dolarretan (1350 miloe eurotan).
Gauzak holan dirala, Paramount 'arerio' baten tresneriaz jaubetu da eta DreamWorks-en jaubea dan Spielberg-ek diru kopuru ederragaz zorrak pagauko ditu. Azken hamaika urteetan Steven Spielberg, Jeffrey Katzenberg eta David Geffen dirudunek DreamWorks zinearen munduaz jabetzeaz gain, telebista, musika eta interneteko negozioetan sartzeko proiektuari amaierea emon deutse.
Gaur egun Paramount da azken urteotan DreamWorks-ek produzidutako film ugariren jaube, 'Gladiator' edota 'American Beauty' besteak beste. Halan da be, filmoteka osoaren jaubea dan une berean berau 850 eta 1.000 miloe eurotan (725 eta 850 miloe euro) saltzeko asmoa dauka.
Edozelan be, akordioak ez dau aurreikusten DreamWorks-en sailik emonkorrenaren salmentea, 'Shrek' lako bere animazino estudioak, hain zuzen.
Salmenta orokor hau Paramount-en historian mugarri aitagarriena lez ikusia izan da, bere jaubea den Viacom-ek azkenaldian produkzinoen kalidadea eta irabaziak handitzeko sekulako presinoa egin deutso eta. Paramount-ek DreamWorks-en zorrak pagetako 825 milioi dolar (700 milioi euro) erabiliko dituala jakinarazo dau.
Hurrengo asteetan gerora begira egingo diran filmak saldu eta banatzeko akordioa nogaz sinatu leikien azalduko dau Paramount-ek.
Era berean, Paramount-ek Spielberg eta Geffen bere menpean izango ditu. Batetik, Steven Spielberg zine produktore eta zuzendariak kontratu barria sinatu dau (Geffenekin batera) urtero lau eta sei film arteko kopurua zinemaratzeko, eta Geffen DreamWorks-en presidentea izango da. Azkenik, Paramount-ek urtero 14 eta 16 film produziduko ditu