Kulturea  IV. urtea // 140. zenbakia

VI. Udagoieneko Osteraren azken txanpa


Udagoieneko Osteraren helburua, Bizkaian, kulturearen bidez euskararen erabilera sustatzea da. Ikus-entzule mota ezberdinei zuzenduriko kultur eskaintza askotarikoa antolatzen dugu, ekarpen aberasgarri hau ahalik eta jente gehiagorengana hurreratzeko.

Kultur eskaintza zabal honen bidez bizkaitar orok (bizkaitar ez diranak be bai, jakina) euren aisialdia euskeraz gozetako aukerea izatea da asmoa.

Emonaldi guztietan euskal kulturgileak izan dira protagonista eta euren kalidadea izan da ardatz nagusia. Era berean, Bizkaiko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eskualde bakotxaren beharrizanei erantzungo deutsen zerbitzutzat hartu geinke UDAGOIENEKO OSTERA izeneko kultur programazinoa.

Bizkaie!

Aurten, zemendiaren 4tik abenduaren 17ra bitartekoa izan da Udagoineko Ostera. Kalidade goreneko 8 ekitaldi izan dira Bizkaiko beste horrenbeste herritan. Zenbait kultur arlotako ikuskizunak (Antzerkia, Dantza, Pailazoak, Musika, Irudia,..), azken batean, edade guztietako ikus entzuleentzako eskaintzak. Ganera, zenbait disko eta ikuskizunen aurkezpena izan da tartean, besteak beste, Mikel Urdangarinen 'Dana' zein Sorkunen 'Duna' disko barrien aurkezpenak edota Pirritx eta Porrotxen 'Maite zaitut ikuskizun barriaren aurkezpena.

Egitarauari amaierea emoteko, barriz, KLONK (Hip-hop dantzea, kantu eta musikea) ikuskizuna izango da abenduaren 17an, Bilboko Arriaga Antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita. Tendentzia barriko dantza, abesti eta irudi-sorkuntzak buztartzen dituan ikuskizuna.

- Taldeak: Adictos, hip-hop dantza konpainia (Bartzelona, Valentzia eta Zaragoza) eta Logela multimedia (Elorrio), ekoizpen digitalak taularatzen dituan multimedia taldea.

- Aurkezpena: Addictos, break-dance taldea eta Logela Multimedia talde sortzailea KLONK ikuskizun garaikide barria sortzeko bildu dira. KLONK garai honeetako aurkikuntza garrantzitsuenetariko baten inguruko hausnarketea da; giza genomearen kodifikazinoa.

Hip-hop dantza garaikidea, musika alorreko tendentzia aurreratuak, kantuaren molde barria dan Rapa eta arte bisualen esperimentazinoa hiru dimensinoetan buztartzen dira ikuskizun honetan egungo gai bati heltzeko. Kezka barriak kultur molde barriez azalduta.