Hernandorena Saria Bartra bilbotarrarentzat
Xabier Paia
Abenduaren 12an Donibane Lohitzunen 40 bat lagunen aurrean jokatutako Lehen Hernandorena sarian Santutxuko Oihana Bartra bertsolari gaztea izan zan txapeldun.
Aurten lehen aldiz, gazteei begirako sariketa antolatu dau Iparraldeko Bertsolarien Lagunak alkarteak iparraldean, Hernandorena bertsozalearen izena hartu dauena.
Sariketearen helburua, gazteei, euren artean bertsotan egiteko aukera barri bat emotea da batez be, eta bestalde, Euskal Herriko bertsolari gazteen arteko trukaketak bultzatzea.
Danetara sei bertsolarik kantau eben sariketaren finalean, zortzina bertsolariko bi kanporaketa saio antolatuko ondoren. Seiok honeek izan ziran:
- Oihana Bartra (Bizkaia) Txapeldun
- Izar Mendiguren (Araba)
- Beñat Lizaso (Gipuzkoa)
- Xumai Murua (Lapurdi)
- Mizel Mateo (Nafarroa Beherea)
- Egoitz Zelaia (Lapurdi)
Epaimahaia Aitor Sarasuak, Beñat Soulek eta Patxi Larretxeak osotu eben. Gai-jartzailea Aitor Renteria “Txato” izan zan.