2003ko zezeilaren 16an UK barria kalean: Zorionak
Uribe Kosta eskualde osoko kontuak jorratuko ditu aurrerantzean UK Aldizkariak
6. Lekuan lekuko berbeteari beti egin deutsazue lekua UKn. 'Akabuko punte' irakurleek asko estimetan daben atala da. Atal hau zabaltzeko aukerea aztertu dozue?
'Akabuko Punte' atala aldizkariaren nortasun ikurretako bat da. Aldizkaria sortu genduanetik hilebetero beti egin doguna. Hasieran oso argi izan geunkan eskualdeko berbetei lekua egin behar jakela, altxor hau jaso eta ezagutarazo behar genduala, guk egin ezean beste inork egingo ez ebalako. Eta oraindino horretan gabilz eta aurrerantzean be ibiliko gara. Atalak orain arte lez jarraituko dau, hau, da orrialde bi izango ditu, baina hamabostean behin.
7. Uribe Kosta eskualdean, herririk herri gorabehera handiak dagoz euskerearen erabilereari eta ezagutzeari jagokenean. Irakurle gehien non dozuez?
Kontraesana emoten badau be, herririk erdaldunetan dogu irakurle gehien. Baina esan behar da herri horreek handienak dirala. Berbarako, Barrika Getxo baino askozaz euskaldunagoa da, baina kopuruari begiratuta, Getxon askozaz euskaldun gehiago bizi da. Itaunari zuzenean erantzunez, irakurlerik gehien Getxon, Leioan eta Erandion doguz.
8. Zelakoa da UK Aldizkaria irakurten dabenen perfila?
Guk bagenki! Enpresa bati ikerketa hau egiteko aurrekontua eskatu geuntzan aspaldian baina zoritxarrez ez dogu behar beste dirurik patrikeran. Halan da be, badakigu gure irakurleak oro har gazteak dirala, 20 eta 45 urte bitartekoak, ikastolakumeak edo euskaldunbarriak eta gune urbanoetan bizi diranak.
9. UK doban zabaltzen dozue eskualdean. Zeintzuk dira finantziazino bideak?
Hiru. Batetik erakunde publikoen diru-laguntzinoak, hau da, eskualdeko zenbait udalek (Getxo, Erandio, Leioa eta Berango) eta Bizkaiko Foru Aldundiak emoten deuskuezanak. Pentsau daitekeenaren kontra, hau da, erakundeak berez zikoitzak izaten dirala, guk orain arte behintzat oso tratu ona jaso dugu euren partetik. Bigarren diru sarrerea publizidadea da; edozelan be, nekez saltzen da konpetentzia ikaragarria dalako. Hirugarren finantziazino bidea, UK berez debalde banatu arren, irakurle askok borondatez emoten deuskuezan diru-laguntzak dira.
10. Gaien aukeraketa eta tratamenduari jagokenez, askatasunez jokatzen dozue ala babesle dozuezan udal, alkarte eta norbanakoen aginduak eta erespideak beteten dozuez?
UK Aldizkaria berton behar egiten dogunon beharraren emoitzea da, guk geuk aukeratzen doguz gaiak, geuk antolatzen dogu geure agendea. Ez gagoz ezelako alderdi edo alkarteren menpean eta hori beti argi eta garbi itxi gura izan dogu. Alde horretatik begiratuta, independientea da gure aldizkaria eta ganera, pozik esan geinke ez dogula inoren 'enkargurik' jaso gai zehatz bat aztertu eta argitaratzeko. Jakina, badoguz oinarrizko erispide batzuk, baina oso oinarrizkoak, euskaldunak eta euskalzaleak gara eta gure hizkuntzearen alde egiten dogu beti, aurrerazaleak gara, ez gara arrazistak…; dinotsudan legez, oso oinarrizko erispideak dira.
Bizkaie!
Laurogeita hamarreko hamarkadearen erdialdean sortu zan Bizarra Lepoan aldizkaria eta urte batzuk geroago UK izena hartu eban. Euskerazko hilebetekari izateko jaio zan eta orain arte hilero agertu da hutsik egin barik.
Edozelan be, 2003ko zezeilaren 16tik aurrera, orain arte jorratu bako gaiak eta Uribe Kostako herri guztietako kontuak eskainiko ditu. UK barria hamabostekaria izango da. Barrikuntzen ganeko kontuak jakin guran, Jokin Aspuru UK-ko arduradunarengana jo dogu.
1. Hilebetekari izatetik hamabostekari izatera pasauko zarie, zerk eraginda?
Egia esan, burutik sano ez gagozalako, zoramen puntua behar da holako gauzak egiteko. Parkatu, orain serioago. Urte asko daroaguz eskualdeko aldizkaria plazaratzen. Uribe Kostan euskaldun asko bizi da eta orain arte bertako euskera hutsezko komunikabide bakarra gure aldizkaria izan da. Bueno, lehen Santa Mariñe aldizkaria argitaratzen zan Sopela eta Urduliz aldean baina aspalditik ez da plazaratzen. Gure hilebetekaria motz geratzen zala aspaldian igarri genduan, berbarako, maiztasunagaitik gai asko ezin genduzan jorratu. Emon dogun pausu honegaz, eskualdeko kontuak hobeto jasoko doguzalakoan gagoz.
2. Hilebetero argitaratzetik hamabostero argitaratzera salto handia dago. Zeintzuk izan dira burukominik handienak asmoa gauzatzeko?
Zalantza barik, ekonomikoak. Gastuak ia-ia bikoiztu egingo dira: inprimategia, banaketea, beharginak…, hau apostu gogorra da. Bestetik, orain eskualdeko informazino zehatzagoa emon gura dogu eta barriemaile sarea osotzen eta kolaboratzaile barriak lortzen denpora asko emon dogu.
3. Uribe Kosta eskualde osora heltzea da asmoa, hau da, Erandiotik Lemoizera bitarteko informazinoa emotea. Orain arte Berango, Erandio, Getxo, Leioa eta Sopelako albisteak emoten izan dozuez eta edukien aldetik nahiko potolo etorren aldizkaria. Irakurleak ze aldaketa igarriko dau?
Orrialde kopuruari, itxureari eta estiloari jagokenez, aldizkaria bardin antzekoa izango da. Hori bai, atal barriak zabaldu doguz, berbarako, umorea, modea, ekologia, komunikabideak edota osasuna...; zeozelan, aldizkaria egunerokotasunagaz gehiago lotzen ahaleginduko gara. Horrezaz ganera, aldizkaria herritarrei zein alkarteei zabaldu gura deutsegu eta euren partaidetzea lortu.
4. Herri gehiago eta gai gehiago jorratzeko. Lantaldea be handitu egin beharko zenduen?
Bai, luzaroan musutruk ibili ginan beharrean. Gero, profesionalizazinoaren bidea aukeratu genduanean, morroi bi ibilten ginan hilebetekaria preparetan. Gaur egun, UKn bost behargin gabilz jarduera osoan beharrean eta beste hogei bat kolaborazinoak egiten.
5. Jatorriari begiratuta, Bizarra Lepoan Euskera Elkartea da. Aldizkariaren helburuen artean, zeozer aldatu da hasieratik gaur egunera?
Egia esan, Bizarra Lepoan Euskera Alkartea aldizkaria bera plazaratzen hasteko sortu genduan. Gero talde hori handitu, egiazko euskera alkarte bihurtu eta bere bidea hartu eban. Sasoi haretan, aldizkarigintzan genbiltzanok profesionalizazinoa gogoan geunkala, aldizkaria atarako eban alkarte txikia osotu genduan. Jakina, alkarte bi horreen artean hartu-emon handiak dagoz. Helburuei jagokenez, hasierakoei eusten deutsegu gaur egun be eta, labur-labur esateko bat da helburu nagusia, hau da, hemen bizi garan euskaldunok, modu naturalean eskualdean gure bizimodua euskeraz egin ahal izatea.