Ameriketako euskal liburuak
Saioa Torre Gereketa
Nevadako (Ameriketako Estadu Batuak) Renoko Unibersidadeko Center for Basque Studiesek aurten argitaratu dituan liburuak aurkeztu barri ditu. Honeek dira liburuok:
- Empire & Terror: Nationalism /Postnationalism in the New Millennium: topikoetatik harago joan gura dabe Begoña Aretxaga, Denis Dworkin, Joseba Gabilondo eta Joseba Zulaikak. 2002ko apirilean Renoko Euskal Zentroan emondako konferentzia bateko ponentziak batzen dira liburuan.
- Learning from the Bilbao Guggenheim: Anna Maria Guasch eta Joseba Zulaika dira liburuaren egileak. Honetan be, konferentzia bateko ponentziak batzen dira, ‘Guggenheim efektua’ berbagai dauena.
- Voicing the Mment: Improvised Oral Poetry and Basque Tradition: Olerkigintzea aztertzen dabe Samuel G. Armistead eta Joseba Zulaikak.
- Waking the Hedgehog: The Literary World of Bernardo Atxaga: Atxagaren idazlanen analisia da, Mari Jose Olaziregiren eskutik.
- Basque Society: Structures, Instrutions and Contemporary Life: Euskal Herriaren errealidade soziala, kulturala eta politikoa laburbiltzen dauen liburua. Egileak: Gabriel Gatti, Ignacio Irazuzta eta Iñaki Martinez de Albeniz (Cameron J. Watsonek itzulita).
- The Good Oak: Martin Etchart-ek idatzitako nobelea.
- And the Serpent said to the Woman: M. L. Oñederraren eskutik. Kristin Addisek itzulita euskeratik ingelesera; Mari Jose Olaziregi eta Linda White dira argitaratzaileak.
- Basques in the Philippines:
- Amerikanuak: Basques in the New World
- The girl who swam to Euskadi: mark Kurlanskyk idatzitako umeentzako ipuina.
- La identidad vasca en el mundo: Agustin eta Pedro Oiarzabal de Cuadra anaiek idatzitakoa. Bizkaie! aldizkariko aurreko alean sakon aztertzen da liburuaren edukina.
- States of Terror: Begoña Atxagaren eskutik, Joseba Zulaikak argitaratutako liburua. Liburua Atxaga hil osteko lana da, berak itxitako testuak Zulaikak jaso, osotu eta argitaratutakoa.