Obaba New Yorken
Bizkaie!
New Yorkeko 'Spanish Cinema Now' jaialdiaren aurtengo edizinoak Montxo Armendarizen Obaba filma eskainiko dau, besteak beste. Ventura Pons eta Benito Zambrano zinema-zuzendarien azken lanak be ikusgai egongo dira Lincoln Center aretoan abenduaren 28ra arte. Urtero, Espainian egiten diran azken lanak erakusten ditu jaialdiak.
Obaba Montxo Armendarizen filma datorren urtarrilaren 31ko Oscar Sarietan hautagai da, Espainiako Zinema Akademiak holan erabagi ostean.
Bernardo Atxagak Obabakoak liburuan kontetan dituan istorioetatik zortzi batzen ditu Obaba filmak eta horreei loturea zelan emon izan da zinemagile nafarraren erronka nagusia. Idazlearen nobelan agertzen ez dan loturea zineman erakustea izan da, Armendarizen ustez, gauzarik gatxena.
Gogoratu, filmaren inguruko informazino gehiago aldizkariko 'Zinea' atalean topau zeinkela.