Musikea  IV. urtea // 140. zenbakia

Ondarroako Piztiak indartsu barriro


Euriaren zain

CD

1. Euriaren zain
2. Gaueko lagunak
3. Gaua hil egin da
4. Asilah
5. Balearen kanta
6. Ez dut behar
7. Ezereza
8. Saguzarra
9. Gatibuaren balada
10. Leave me alone
11. Gabon zaharretako kanti
12. Blue monday (leblu leyu)
13. Balearen kanta(e)
14. Euriaren zain(e)
15. Euriaren zain (decontrustructed remix by Xabier Iriondo)

DVD

Ondarroako kafe Antzokian 2005/05/28an emandako kontzertua
+ Estrak

Bizkaie!

Umeak, Kirmen Uriberen 'Bitartean heldu eskutik' ekitaldiak eta bestelako arrazoi batzuk tarteko, bost, sei bat urteko etenaldiaren ostean, indartsu dator barriro orain hirukote bihurtutako Ondarroako Piztiak taldea besapean zuzeneko CDa eta DVDa dakarrela.

CDra 15 kantu batu dabez, Azkoitiko Mataderian eta Ondarroako Kafe Antzokian grabautakoak; horrezaz ganera, estudioko bi kantu be badagoz, izan be, hasierako asmoa estudioko diskoa argitaratzea zan, Txomin Uribek zehaztu dauenez.

DVDa 23 kantuk osotzen dabe eta kantu barriak sasoi bateko kantu zaharrakaz buztartzen dira.

Barrikuntzen artean, Josu Eizagirre izan dabe laguntzaile, taldeko kide barria, eta musikari irudiak ipini deutsoz. Piztiak taldearen musikeari beste ikuspegi bat emon deutsola nabarmendu dabe taldekideek. Ganera, Txuma Murugarrenek hiru kantutan abesten dau, eta Batuketa taldeak perkusinoak sartu ditu 'Ismail' eta 'Ezerez' kantuetan.

New Order taldearen 'Blue Monday' abestiaren bersinoa be agiri da eta beste bitxikeria bat be bai, izan be, CDak disko bikotxari izena emoten deutson kantuaren bersinoa dakar. 'Euriaren Zain Deconstructed remix' izena jarri deutse eta Xabier Iriondo Italiara joandako ondarrutarrak egin dau.

Zuzenekoakaz hasita dagoz daborduko Piztiak taldekoak. Getariako Ketarri tabernan aurkeztu ondoren, Bilbon, Santutxuko Zarata Jazz Kafean izango dira abenduaren 17an (akustikoan), 21:30etan. Kontzertu elektrikoak pantaila erraldoiagaz: Arrasateko Gaztetxean, 2006ko urtarrilaren 14an; Bilboko Kafe Antzokian, barriz, 2006ko zezeilaren 3an; zezeilaren 10ean, Tolosako Bonberenean; zezeilaren 11n, Elorrioko Arriolan eta zezeilaren 17an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.