Jan-edanak  IV. urtea // 140. zenbakia

Mahastien eta Ardaoaren Nazinoarteko Erakundea


Honeek dira, besteak beste, erakundearen eginkizunak:

-Erakundeko kide diranei, izan kontsumitzaile, nekazari edo beste edonor, euren arazoei aurre egiten lagundu.

-Nazinoarteko gobernuz kanpoko zein gobernuen arteko beste erakundeetan parte hartu, araudiak egiten dabezanean batez be.

-Daborduko nazinoartean indarrean dagozan arauak betearazoten lagundu. Behar danean, ganera, arau barriak egin ardaogintzarako produktuen merkaduratzea eta elaborazinoa hobetzeko, beti be kontsumitzaileen interesak kontuan izanda.

Helburu horreek lortzeko, erakundeak honeek betebeharrak ditu:

-Mahasti eta ardaogintzearen inguruko ikerketea eta azterketa zientifiko eta teknikoak egiten laguntzea eta bultzatzea.

-Arauak egitea, aholkuak formulau eta euren aplikazinoaren jarraipena egitea erakundeko beste kideakaz. Ezaugarri hau arlo honeetan bete behar dau batez be: ardogintzearen ezaugarriei jagokenean, praktika enologikoen kasuan, produktuen deskripzinoak egiterakoan, etiketak jarterakoan, merkaduratzeko baldintzatan eta analisietarako metodoetan.

-Kontsumitzaileen osasuna babesten ahalegindu eta elikagaien segurtasun sanitarioa bermatu miaketa zientifiko espezializatuen bidez, mahastietatik eratorritako produktuen ezaugarriak aztertuz. Era berean, ikerketen ondorioak zabaldu eta medikuntza eta osasun arloetako adituei jakinarazo.

Amaitzeko esan, (OIV) Mahastien eta Ardaoaren Nazinoarteko Erakundearen egoitza Parisen dagoala eta mundu zabaleko 47 estaduk osotzen dabela. Estadu bakotxak ordezkariak daukaz erakundean eta ordezkarien arteko asanbladan hartzen dira erabagiak. Asanbladeak erabagiten dau hiru urteko epean zein izango den erakundearen plangintza estrategikoa helburu orokorrak kontuan izanda.

Imanol Sarasola,
enologoa

Alde batetik, 1874ko filoxerak sortarazotako hondamendiak eta, bestetik, urte askotan araudirik bako ardoaren kontsumoak dakazan ondorioek ardogintzarako nazinoarteko arauak bermatuko dituan erakunde baten beharra sortu eben. Hori dala eta, 1958an Ardaoaren eta Mahastien Nazinoarteko Bulegoa sortu zan. Frantzia, Tunez, Espainia, Portugal, Hungria, Luxemburg, Grezia eta Italia ziran partaideak. 2001ean, erakunde hau gaur egun ezagutzen dogun Ardaoaren eta Mahastien Nazinoarteko Erakundea (OIV) bihurtu zan.

Erakundeko oinarrietan adosten da ezaugarri zientifikoak eta teknikoak daukazan gobernuarteko erakundea izango dala eta konpetentziak izando dituala mahastigintzan, ardaogintzan, ardoetatik eratorritako edarietan, jateko mahatsetan, mahats-pasetan eta mahastietatik eratorritako beste produktuetan. Hori dala eta, gaur egun nazinoarte mailako ardaogintzan oso garrantzitsua da.