Euskerea berbagai  IV. urtea // 138. zenbakia

Euskerearen Nazinoarteko Eguna 2005


Egitaraua

Barikua, 2005eko abenduak 2

12:00etan:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian: Lauaxeta Sariaren I. Edizinoa

12:00-14:00 eta 16:00-18:00:
Kaleko animazinoa: autobus ibiltaria Bilbon zehar eta ikastetxeen sarreretan

19:00etan:
Erakustazokea: euskerearen munduko personarik adierazgarrienak, diasporako ordezkariak eta ordezkari politikoak izango dira bertan.

Zapatua, 2005eko abenduak 3

10:00etan:
Autobus ibiltaria

11:45-14:00: (Bilboko Plaza Barriko karpan)
Lauaxeta omentzeko panel dokumentalak, umeentzako parkea, tailerrak, ‘Gure artean euskaraz’ lelodun eskumuturrekoak...

12:30ean:
Karpako zintea ebagi eta aurreskua
Euskerearen Nazinoarteko Eguna 2005: inaugurazino ofiziala

13:00etan:
Eusko Jaurlaritzearen egoitzan, Lakuan: Lauaxetari omenaldia

17:00etan:
Futbol partidua San Mamesen: estadioan Euskerearen Nazinorateko Egunaren pankarta handia.

Bizkaie!

Aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Eguna Bilbon ospatuko da, abenduaren 2an eta 3an. Ander Manterola Labayruko zuzendariari ‘2005eko Lauaxeta Saria’ emongo jako eta ekitaldi horregaz hasiko da edizino barria. Manterolak euskerea sustatzeko egin dauen lanagaitik jasoko dau saria.

Aurtengo ekintzen ardatza Lauaxeta olerkaria da, laukiztarraren jaiotzearen mendeurrena ospatzen baita. Beste jarduera batzuen artean, 10.000 eskumuturreko banatuko dira ‘Gure artean euskaraz’ leloagaz.

Nazinoarteko ospakizun honegaz batera, Euskararen Etxeak lehen urtea bete dau. Datu ofizialen arabera, 4.000 lagun baino gehiago joan dira bisitan bertara eta Internet bidez 19.500 lagun inguruk egin dabe bisitea. Arlo dokumentalean eta teknologia barrietan aurrerapausuak emon ditu Euskararen Etxeak eta helburu barria euskeraz egiten diran produktuen Softwarearen Nazino Bankua sortzea da orain. Tartean, kontakizun bereziak eskaintzen jakoz bisitariari, berbarako Bigarren Mundu Gerran euskerea erabili zala espioitzarako hizkuntza legez. Bestalde, Juan Perez de Lazarrararen eskuizkribua be aztergai dago bertan.