Musikea  IV. urtea // 139. zenbakia

'Aro berria', Konter taldearen lehen diskoa

Abenduaren 3tik salgai


Bizkaie!


Algortako boskotearen estraineko diskoa MUSIKHERRIA diskoetxearen bitartez plazaratua izan da. Hamahiru abestiz osotutako lan hau Amorotoko Musikorta estudioetan grabatua eta ekoiztua izan da Etsaiak taldeko Paul Erdoziaren eskutik.

Disko honetan metal astuna eta hardcore-punk gogorra nahastetan dabezan doinuak entzuteko aukerea dago. Produkzino barri honetan KONTER taldeak honako laguntzaileak izan ditu euren ahotsak kantu desbardinetan sartuz; NOK taldeko Lailak 'Gizakia vs. Zientzia' eta 'G2' abestietan parte hartu dau. NOK eta SUCIO SISTEMAko Podri-k 'Gazte' kantuan, eta HABEAS CORPUS taldeko M.A.R.S-ek 'Zentsurarik ez!!! kantuan; ganera, azken hau 'Nire Laberintoan' abestiaren hitzen sortzailea be izan da.

Diskoa taldeak berak ekoiztua eta banatua izango da, horrek guztiak dakarren lanagaz. Abestien zerrendea honako hau da:

1.- Neoliberalen akatsa.
2.- Aro berria.
3.- Kontsumitzen gaituzte.
4.- Zentsurarik ez!!
5.- Gure lurra.
6.- Adarra(k) jotzen.
7.- G2.
8.- Bidi bidi pow.
9.- Azken otoitza.
10.- Gizakia Vs. Zientzia.
11.- Ongi pentsatu.
12.- Nire laberintoan.
13.- Gazte.

www.konter.net