'Bilbao Hiria' 18. Pop-Rock lehiaketearen izen-emote epea abenduaren 31ra arte zabalik
Bizkaie!
Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako 'Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketea' martxan dago daborduko. Aurtengoa 18. edizinoa da.
Euskal Herrian eta Espainia osoan be musika lehiaketarik ezagunenetarikoa da 'Bilbao Hiria'. Orain, helburua Europako hainbat herrialdetako talde gazteen erreferentzia izatea da. Horregaitik, talde europarrak be animau daitekez parte hartzera.
Lehiaketea hiru musika muetaren arabera dago antolatuta: Pop-Rock, Metal eta Joera Barriak. Sailkatzen diran taldeek zuzeneko kontzertuak eskaini ahal izango dabez martitik maiatzera bitartean. Finalisten kontzertuak 2006ko bagilean izango dira.
Sariei jagokenez, danetara 34.000 euro banatuko dira eskudiruan, 2 disko grabetako aukerea eskainiko da eta musika tresnak oparituko dira, baita hainbat festibaletan kontzertuak eskaintzeko aukerea zabaldu be.
Lehiaketan izena emoteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Aurreko edizioan 1603 talde aurkeztu ziran eta 10.000 ikusle inguruk 24 kontzertu entzuteko aukerea izan eben.