Software librea ikasgai
Bizkaie!
Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eta Asmoz Fundazinoak software librearen inguruko ikastaroa antolatu dabe. Arlo horretan dagoan bakotasunaz jaubetu ostean erabagi dabe ikastaroa antolatzea. GNU/Linux sistemea, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia eta MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemea aztertu eta landuko dabez ikastaroa egitera animetan diranek. Instalazinoa, sistema eragileak, TCP/IP Sareak, sistemearen admiistrazinoa, webgune dinamikoen garapena eta beste hainbat kontu be aztergai izango dira.
Sofware libreari bultzadatxua emoteko baliagarria izango da ikastaroa; ganera, antolatzaileen esanetan, ‘administrazinoek mobimentu hori indartu gura dabe eta enpresetan software libreko profesionalen bakotasuna igarten da’. Bakotasun hori betetea da, gehien bat, UEUren eta Asmoz Fundazinoaren helburua.
Ikastaroa abenduan hasi eta datorren urteko bagilera arte izango da, Internetez. Hala ere, eskola presentzialak be izango dira Eibarren (UEUren egoitzan) eta saio praktikoak egiteko aukerea be egongo da. Software librearen inguruan gehiago jakin gura daben informatika arloko profesionalei, informatika irakasleei eta, azken baten, gaiaren inguruan interesa daukienei zuzenduta dago.