Sarean  IV. urtea // 137. zenbakia

www.durangokoazoka.com


Bizkaie!

www.durangokoazoka.com webgunea Sarean dago. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen 40. edizinoaren irudi barria, freskoa eta modernoa erakutsi gura dau guneak. Eduki aldetik ondo beteta dator eta erabilteko erraza da.

Gerediaga Alkarteak leku berezia dauka webgunean. 'Alkartearen nortasuna adierazoten ahalegindu gara, Azokearen eta Alkartearen arteko loturea nabarmenduz', adierazo dau gunearen diseinuaz arduratu diran enpreseak. 'Itxuraz be, desbardin baina antzeko dira www.durangokoazoka.com eta www.gerediaga.com'.

Alde teknikoari begiratuta, aurreko puntuetan aitatutakoez ganera, batez be azken hilabeteotan Interneten indarra hartzen dagozan tresnak erabili dira, blogak berbarako. Katalogoa be barria da eta laster barrituko da aurtengo azokan erakutsiko diran liburu, disko eta bestelakoakaz.

Urte guztirako webgunea

Webgunea urte osoan aktibo egoteko diseinau da. Azokearen eta Gerediagaren datu historikoak egongo dira, aurtengo 40. edizino bereziagaz bat eginez. Katalogoa be barritzen joango da denporeak aurrera egin ahala.

Parte hartzea

Webgunean parte hartzeko hainbat bide dagoz. Batetik, blogak; bestetik, azokearen inguruan bisitariek daukien eretxia idatzi ahal izango dabe. Horrezaz ganera, kontaktu-formularioaren bitartez be hartu leiteke parte.

Azoka etxetik

Argazkiek bizitasuna emogo deutse webguneari eta azokearen nondik-norakoak irudien bidez jarraitu ahal izango dira etxetik edo munduko edozein lekutatik. Ganera, argazki zaharren galeria txikia be izango da.