Kulturea  IV. urtea // 137. zenbakia

Bizkaiko Erakusleihoen XXII. edizinoa martxan


Bizkaie!

Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketearen XXII. edizinoaren deialdia egin barri dau, 'Irabazteko gakoa' lelopean. Orain dala 22 urte hasi zan merkataritza erakundea sariketa hori antolatzen, Bizkaiko auzo, herri eta urietako merkataritza irudia sustatzeko helburuagaz. Izena emoteko epea abenduaren 7an amaituko da eta erakusleihoak erakusteko epea abenduaren 9tik 31ra bitartekoa izango da.

'Gero eta denda gehiagok hartu gura dabe parte lehiaketan', dinoe antolakuntzako ordezkariek. Izan be, azken bost urteotan, 2.500 dendak hartu dabe parte Bizkaia osoan. Igazko edizinoan 620 partaide izan ziran.

Aurten, ohiko babesle eta laguntzaileez gan, Bizkaiko 29 udalen laguntzinoa izan dabe antolatzaileek: Bilbao, Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Zornotza, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika, Getxo, Gordexola, Güeñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Orduña, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes eta Trapagaran.

Merkatariek Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederren Fakultadearen eta Karrera Barrien Euskal Institutuko aholkularitzea eskatu ahal izango dabe.

Lehiaketearen ostean, 'Erakuslehio baten diseinu grafikoa' eskuliburua argitaratuko da, merkatari bizkaitarrei aholkuak emoteko.