Iturriaga nagusi lehenengo finalaurrekoan
Bizkaie!
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea bigarren fasean dago daborduko. Lehenengo finalaurrekoa Hendaiako Beltzenian pelotalekuan izan zan eta bertan Unai Iturriagak irabazi eban.
Honako honeek izan ziran puntuazinoak:
1. Unai Iturriaga 774 puntu
2. Amaia Agirre 739,5 puntu
3. Jokin Uranga 731,5 puntu
4. Fredi Paia 719 puntu
5. Jon Martin 719 puntu
6. Jexux Mari Irazu 717 puntu
Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi ibili zan. Epaileak Jon Abril, Saioa Mitxelena, Eneko Bidegain, Felix Irazustabarrena, Mikel Aizpurua, Mirari Azula eta Joseba Santxo izan ziran.
Hurrengo finalaurrekoa Markina-Xemeinen jokatuko da zapatuan, zemendiak 12, eta Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Xabier Paia eta Arkaitz Estiballes egongo dira taula ganean. Hirugarrena Gasteizen izango da, domekan, zemendiak 13. Bertan, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Etxahun Lekue, Ekaitz Gokoetxea, Arkaitz Goikoetxea eta IƱigo Manzisidor izango dira.
Gogoratu finalaurrekoetara joateko txartelak www.txapelketanagusia.com webgunean edota 943-21 77 98 telefonoan erreserbau daitekezala.