Nontzeflash eta Nontzefilm 2005-2006
Nontzefilm II. Film Laburren Lehiaketa
www.nontzeberri.com kultura webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Film Laburren II. Nontzefilm Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak FANT 2006an pantailaratuko dira.
Lanak honako formatuetan aurkez daitekez: .mov, .mpeg, .avi, .asf eta .wmv. Artxiboen ezaugarriak: 3.5 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) gehienez. Aurten bada, 30 segundu gehiago.
Filmak jasoteko epea 2006ko zezeilaren 22an (13.00 p.m.) amaituko da. Dana dala, antolatzaileek lanak jaso ahala Sareratuko dabez.
Lehiaketeak honako sariak banatuko ditu:
Nontzefilm Saria film onenari: 2000 euro.
Bigarren Saria: 1.500 euro.
Hirugarren Saria: 900 euro.
Euskal Herriko filmik onena: 900 euro.
Ernesto del Rio ZINEBIko zuzendariak, Ines Intxausti zine-adituak eta Galder Gaztelu-Urrutia zine-zuzendariak osotuko dabe epaimahaia.
Lehenengo edizinora 170 fikzinozko film labur bialdu ebezan Kolonbia, Bolibia, Espainia, Mexiko, Argentina, Euskal Herria, Ingalaterra, Portugal, Txile, AEB, Peru, Katalunia eta Brasiletik.
Epaimahairen ustez, 'El virus redentor' (Juan Carlos Ballesteros, Espainia) film laburrak merezi izan eban lehen saria; 'Mendrugo' (Jaime Fernández Miranda, Espainia), bigarrena; hirugarrena, barriz, 'María' (Juan Pablo Arias Prieto, Kolonbia). Azkenik, Euskal Herriko film laburrik onenaren saria 'Aulkiaren jokoa' (Iñigo Garcia Arrizabalaga eta Jose Luis Barredo Goikoetxea) lanarentzat izan zan.
Oinarriak eta informazino gehiago: www.nontzefilm.com gunean
Bizkaie!
Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2006) laguntzaz, 'Nontzeflash III. Animazino Lehiaketea' eta 'Nontzefilm II. Film Laburren Lehiaketea' antolatu ditu. Biak martxan dagoz daborduko.
Lehiaketak on-line izango dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan, eta lanik onenak datorren urteko FANTen pantailaratuko dira.
Nontzeflash III. Animazio Lehiaketea
Igaz bigarrenez antolatu zan Euskal Herrian animazinozko film laburren lehiaketa bat sarean eta lehen urtealez, ekimenak harrera ezin hobea izan eban.
Kategoriarik ez dagoan arren, lan gehienak cartoon-ak izan ziran. Danetara, bost kontinenteetako hamaika herritatik bialdu ebezan 144 animazino: Espainia, Argentina, Italia, Australia, Herbehereak, Kolonbia, Bolivia, Kanada, AEB, Brasil, Errusia, Ingalaterra, Frantzia, Eskozia, Serbia, Iran, Austria, Polonia, Guatemala, Uruguay, Alemania, Indonesia, India, Txile, Mexiko, Egipto, Japonia, Katalunia eta Euskal Herria.
Epaimahaiak erabagi eban lehen saria 'Este producto' (Kol Belov, Errusia) filmari emotea; bigarren saria, 'La saga de Ulriko y los navegantes del Velgermir' (Santiago di Camilo, Argentina) lanarentzat izan zan; hirugarrena, 'Las aventuras de Mr.Coo' (Ignacio Rodriguez Perez, Espainia). Bestalde, Euskal Herriko filmik onenaren saria 'Logelaren kredituak' (Logela Multimedia) lanarentzat izan zan.
Esandako moduan, martxan dago hirugarren edizinoa eta lanak jasoteko epea 2006ko martiaren 8an (13.00 p.m.) amaituko da. Dana dala, antolatzaileek jaso ahala Sareratuko dabez internauten gozamenerako.
Lehiaketeak honako sariak banatuko ditu:
Nontzeflash Saria animazino onenari: 2000 euro.
Bigarren Saria: 1.500 euro.
Hirugarren saria: 900 euro.
Euskal Herriko animazinorik onena: 900 euro.
Oinarriak eta informazino gehiago www.nontzeflash.com gunean