Sarean  IV. urtea // 135. zenbakia

Zientzia eta Teknologiaren astea


Bizkaie!

Zientzia eta Teknologiaren astea dan honetan, sareTEK Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzen Euskal Sareak hainbat konferentzia, berbaldi eta jardunaldi antolatu ditu.

Zemendiaren 7an eta 8an, berbarako, Euskal Herriko Unibersidadeko Leioako campusean Nazinoarteko Sinposioa egingo da ‘Ingurune adimena. Teknologia eta joerak’ izenburupean. Lehenengo egunerako, Zientziaren eta Teknologiaren Astearen Inaugurazino Ofizialaren ostean hainbat maisuren berbaldiak dagoz iragarrita. Ostean, Ingurune Adimenerako teknologiak landuko dabez. Bigarren egunean, barriz, Ingurune Adimenaren enpresa ikuspegia izango dabe berbagai goiz partean; arratsaldean, Ingurune Adimenak Euskadin daukazan oinarriak eta eraginak landuko dabez.

Sinposioaz gan, hainbat berbaldi, erakusketa eta aurkezpen izango dira aste osoan. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, berbarako, Dibulgazino eta Erakustaldi Jardunaldiak eskainiko dira. Deustuko Unibersidadean, jardunaldi teknikoak egiteko aukerea egongo da. Antolatutako ekitaldi danak zeintzuk diran jakin gura izan ezkero, www.saretek.net webgunera jo.