Klikowsky: telebistako saioa eta blogak
Gotzon Plaza,
informatikoa
Aurtengo denporaldiaren aurkezpenean, EITB-k sutsu egin eban umorezko ‘Mi querido Klikowsky’ saioaren alde. Astelehenetan ikusi geinke bigarren katean, erderaz.
Umorezko saio honetan, Saul Klikowskyren gorabeherak kontetan dira. Bera argentinarra eta judua da eta Eibarren bizi da. Kultura bien topaketan (edo topekadan) oinarritzen da gehien bat istorioa. Batez be, euskal izaerak, nortasunak, jatortasunak eta miseriak bertako personaien bitartez ikusteko aukerea emoten jaku.
Nik, behintzat, gustora ikusten dodaz atalak, barre egiteko momentuak be topetan ditudalako. Nonoiz ikusi dozuenok jakingo dozue zelan hasten eta amaitzen dan saio bakotxa: gure Saul Kilkowsky bere ordenadorearen aurrean idazten, hau da, eguneroko digitala egiten. www.klikowsky.com helbidean topauko dogu blog-a. Bertan, kapitulu bakotxaren gorabeherak irakurri geinkez, baita argazkiak eta bideo laburrak be.
Gauza barria da telebistea eta blogak nahastean eskaintzea. Bertan, ikusleen eta irakurleen eretxiak dagoz, blog honen egilea telebistako aktorea izan ez arren. Halanda be, badauka antz asko: blogaren egilea Hernán Casciari argentinarra da, herrialdea amodioagaitik itxi eta Bartzelonan bizi dana (Kilkowsky beraren antzera). Casciari hau beste blog batzuren egilea be bada ‘El diario de Letizia Ortiz’, ‘Juan Dámaso, vidente’ eta ‘Weblog de una mujer gorda’.