Kulturea  IV. urtea // 134. zenbakia

Sorgintxulo gaztetxean ebagitako lorea baratz bihurtuko da laster


Baina, antza, liburuaren aurkezpenagaz ez da dana amaitzen: gero errezitaldiak egiteko asmoa daukazue. Ze motatakoak?

Ba, horretan be aurreratzen goaz. Asmoa Santutxuko gazteok liburua Euskal Herriko gaztetxeetan aurkeztea da, eta, horretarako, testu batzuk aukeratu eta ikuskizun bat preparetan gabilz oin, buru-belarri. Musikea, berbak, irudia, antzerkia eta magia: hori dana apur bat nahastau eta ia zerk urteten dauen.

Aurrera begira, zein da gaztetxeen eta, bereziki, Santutxuko gazte mobimentuaren etorkizuna?

Esango neuke momentu honetan gaztetxeen kontrako ofensiba-fase baten gagozala. Atzo be Ametsenea itxi eben, esate baterako. Baina hori holan izatea seinale ona da, zentzu baten: gauzak ondo eta indarrez egiten gabilzala seinale. Ilusinorik ez jaku falta eta lehen be esan deutsut: ez dogu etsiko.

Julen Gabiria

Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea itxi ebela urtebete beteteko hilebete eskas falta dan honetan, Josu Martinezegaz egon gara, Sorgintxuloren eta, orokorrean, gaztetxeen mobimentuaren aldeko ‘Ametsen baratza’ (Elea) liburu kolektiboaren koordinatzaileetako bategaz. Liburu horretan 41 euskal idazlek hartu dabe parte, eta laster argitaratuko da: lora bat ebagi eben, baina urtebetera baratz osoa loratu da.

Noz sortu zan Sorgintxulo gaztetxea?

1999ko urtarrilaren bostean, Errege Egunaren bezperan. Karmelo eleizearen alboko lokalean sartu ziran. Hamarkada bat baino gehiago eroiazan hutsik, guztiz abandonauta. Aurretik Ikastolea, euskaltegia eta zinemea izan zan, beste gauza batzuen artean; eta egun haretatik aurrera lehen eukitako bizitza berreskuratu eban.

Ze zerbitzu emoten eban eta ze ekipamentu eukan auzorako?

Asko eskaintzen eutsan Santutxuko gazteriari. Ekipamentuen aldetik, auzoko liburutegi bakarra, zinemea, erakusketak egiteko gelea, bertso eskolea, tabernea eta batzartzeko gelak eukazan, besteak beste, edonoren eskura. Halanda be, horren gainetik garrantzitsuagoa dana: beste modu batera biziteko aukerea emoten euskun gazteoi, geure amesak eta proiektuak autogestionatuz. Horregaitik itxi eben.

Noz eta zelan izan zan zarratzea?

Joan dan urteko abenduaren 16an sartu zan polizia, goizean goiz, zaratarik ez egiteko, lapurrak lez. Gazte bakarra egoan barruan, gaueko erresistentzia-txandea egiten. Bilboko alkatearen alderdiak Iruñeako Euskal Jai hutsitzea gogor salatu ebala ez zan urte erdia be pasau eta, antza, ez jaken zalapartarik ataratea komeni.

Zer ekarri eutsan zarratzeak Santutxuri?

Ba, lehenago aitatutako guztia galtzea. Azpiegitura oso bat galtzea, azken baten. Edozelan be, ordutik hona, gaztetxea kudeatzen eban asanbladea domekero batzen da, eta gaztetxeagaz edo gaztetxe barik, proiektua aurrera doa.

Zelan bururatu jatzuen liburu hau egiteko ideia?

Auzi bat edo bestea dala-ta, 78 gazte gagoz epaiketearen zain, eta isun asko jasoko ditugula aurreikusi daiteke. Horregaitik, lagun batzuek literaturearen bitartez zeozer egiteko ideia euki genduan. Honegaz berba egin, beste haregaz... eta honaino heldu gara.

Pentsetan dozue liburu honen bitartez gehiago gizarteratuko dala gaztetxeen errealidadea?

Horixe da asmoa behintzat. Zarratzearen lehenengo urtemugea betetera doanean, argi erakustea arazoak hor segiduten dauela, tapau baino ez dabela egin. Guk ez dogu etsiko.

Nortzuk ibili zarie liburua koordinetako lanetan?

Adur Larrea eta Alain M. Urrutia ibili dira testu bakotxak daroan marrazkiaren eta liburuaren diseinuaren arduradun lez, eta ni, barriz, testuakaz arduratu naz gehiago.

Idazle askoren babesa jaso dozue?

Bai, 41 idazleren babesa eta beste horrenbeste marrazkilari eta argazkilariren lanak jaso ditugu. Mota guztietakoak, poesiatik hasi eta narrazinoraino. Izenei begiratuta, idazleen artean Harkaitz Cano, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda edo Pako Aristi dagoz, eta ilustratzaileen artean Mattin, Tasio, Erramun Landa, Martintxo, Patxi Gallego, Zaldieroa eta beste hainbat. Beste alde batetik, gaztetxeko kide batek berbaurretxo bat egin dau, bere sentipenak azalduz. Epilogoa, barriz, Joseba Macias soziologo eta kazetariak egin dau.

Testu bakotxa marrazki bategaz lagunduko dozue, eta azala be berezia izango ei da...

Halan da, bai: aitatu dogun moduan, testu bakotxa marrazki edo argazki bategaz lagunduta joango da. Eta azalari jagokonez, Jose Luis Zumetak beren-beregi egingo deusku; alde horretatik ohore handi bat da eta oso pozik gagoz.

Liburua Elea argitaletxeak atarako dau, ezta?

Bai, lagun baten bitartez egin genduan editorial honegaz kontaktua eta segiduan esan euskuen liburua atarateko prest egozala. Oso pozik gagoz, alde horretatik.

Noiz argitaratuko da liburua?

Zemendiaren amaiera aldean ikusiko dau argia, Durangoko Azokan egoteko.